Willem Claeszoon Heda
Willem Claeszoon Heda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Haarlem, 1594 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Haarlem, 1680 (85/86 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Haarlem |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Haarlem Guild of St. Luke (en) ![]() |
Genero artistikoa | izadi hila |
![]() ![]() |

Willem Claeszoon Heda (Haarlem, 1593/1594ko abenduaren 14a - ibidem, c.1680/1682) herbeheretar margolaria izan zen. Hasieran erretratuak eta erlijio-margolanak egin zituen. Gerora izadi hila lantzen hasi zen, eta Herbehereetako margolari handienetakotzat jotzen da genero horretan. Herrialde hartako ertilariek sorturiko izadi hil oparoetan ez bezala, Hedak soiltasunez eta zehaztasunez ondu zituen bere obrak. Azkenburuen alorreko izadi hiletan espezializatu zen. Margo hotzak eta ñabardura finezko tonu-sorta sotila erabiltzen zuen, eta gauzakien eta materien arteko kontrasteak, ardo-ontzien eta pitxerren islak, fintasun handiz ematen zituen, hondo neutro baten gainean.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Willem Claeszoon Heda ![]() |