William Clark

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
William Clark

William Clark (1770eko abuztuak 1-1838ko irailak 1), Meriwether Lewisekin, Lewis eta Clarken espedizioan joan zen esploratzaile estatubatuar bat izan zen.

William, Virginia estatuko Carolinen jaio zen 1770eko abuztuak 1ean. Bere familia, Kentucky estatuko Louisville herrira bizitzera joan zen 1786an, baina ez zuen heziketa onik izan. Bere anaia Georgek Armada Kontinentalean, hamahiru koloniek, Independentzia gerran ingelesen aurka borrokatzeko sortutako armadan izena eman ondoren, William Clark tokiko milizietan sartu zen, eta zenbait kanpainetan parte hartu zuen. 1792an, armada erregularreko teniente izendatua izan zen eta Estatu Batuetako Legioa deritzona eman zioten, Anthony Waynek zuzendua.

Clarkek, armada, 1796an utzi zuen, bere denbora gehiena, bere lagun handia zen Meriwether Lewisekin igaroz Louisvillen eta bidaian. 1803an, Lewisek, Thomas Jefferson presidentearen bultzadapean sortzen ari zen espedizioaren agintea banatzea proposatu zion, Corps of Discovery delakoa. Espedizioak hiru urte iraun zuen, eta, teknikoki, Lewisen agindupekoa zen arren, praktikan, biek ala biek espedizioaren agintea banatu zuten, Lewisen ekinaren ondorioz. Clark, nagusiki, mapen konfekzioaz, logistika eta hornikuntzen kudeaketaz eta tokiko animalia eta landareen identifikazio eta sailkapenaz arduratu zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Clark Aldatu lotura Wikidatan