William Douglass

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
William Douglass
Bizitza
Jaiotza Reno1939ko abenduaren 24a (78 urte)
Hezkuntza
Heziketa Chicagoko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak antropologoa
Enplegatzailea(k) Nevadako Unibertsitatea Renon
Kidetza Euskaltzaindia

William Anthony Douglass (Reno, Nevada, 1939ko abenduaren 24a) estatubatuar antropologo bat da. Nevadako Unibertsitatean, Madrilgo Complutense Unibertsitatean, Osloko Unibertsitatean, Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeleyko Unibertsitatean, eta Chicagoko Unibertsitatean ikasi zuen. 1967an, Gizarte Antropologian doktoratu zen Chicagoko Unibertsitatean. Renoko (Nevada) Center for Basque Studies sortzen lagundu zuen, eta erakundearen koordinatzaile izan zen 2000n erretiratu zen arte. Bergarako Jakiunde erakundeko kidea ere bada.

1963tik, Euskal Herrian landa-lan ugari egin ditu; Etxalarren (Nafarroa) eta Aulestin (Bizkaia), batik bat. Euskaldunek AEBko mendebaldean, Latinoamerikako herri askotan eta Australian izan duten presentzia ikertu du. Italiako hegoaldean ere egin ditu ikerketa antropologikoak; baita nortasunaren eta terrorismoaren ingurukoak ere.

Bere ikerketa eta azterketa saiatuengatik ezaguna da, AEBtako Mendebaldeko euskal kulturaren aditu handienatzat jo ohi da, baina gainera bertako euskal komunitatearen beste ezaugarri batzuk ere aztertu ditu: izaeraren kontserbazioa, eta euskaldun nahiz beste kulturen migrazio-mugimenduak.

2013ko Durangoko Azokan Argizaiola Saria jaso zuen.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idatzi dituen liburu batzuk:

  • Death in Murelaga: the social significance of funerary ritual in a Spanish Basque village (1969)
  • Echalar and Murelaga: opportunity and rural depopulation in two Spanish Basque villages (1973)
  • Amerikanuak: the Basques of the New World (Jon Bilbaorekin, 1975)
  • Beltran: Basque sheepman of the American West (Beltran Parisekin, 1979)
  • Emigration in a south Italian hill town: an anthropological history (1984)
  • Basque sheepherders of the American West (Richard H. Lane antropologoarekin batera, 1985)
  • From Italy to Ingham: Italians in North Queensland (1995)
  • Terror and taboo: the follies, fables and faces of terrorism (Joseba Zulaikarekin, 1996)
  • Azúcar amargo: vida y fortuna de los cortadores de caña italianos y vascos en la Australia tropical (1996)
  • La Vasconia global: ensayos sobre las diásporas vascas (2004)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]