William Ernest Henley

Wikipedia, Entziklopedia askea
William Ernest Henley
William Ernest Henley
William Ernest Henley olerkariaren irudia.
Datu pertsonalak
Izen osoa William Ernest Henley
Jaio 1849ko abuztuaren 23a
Ingalaterra Gloucester (Ingalaterra)
Hil 1903ko uztailaren 11a
(53 urte)
Ingalaterra Woking, Londres (Ingalaterra)
Bikotekidea(k) Hannah Anna Johnson Boyle

William Ernest Henley (1849ko abuztuaren 23a, Gloucester - 1903ko uztailaren 11a, Woking, Londres) ingeles olerkari bat izan zen.

Haurra zelarik tuberkulosia jasan eta ondorioz hanka bat moztu eta 12 hilabetez Edinburgheko erizaintzategian berrosatuz iragan behar izan zituen. Han bere ospea berrezarri eta "A Book of Verses" (1888) idazlanearen barnean argitaratuko zituen hainbat olerki idatzi zituen. Bere Edinbugheko Robert Louis Stevenson idazleak olerkari elbarria Altxor uhartea (1883) eleberrian Long John Silver pertsonaia hanka bakarra sortzeko oinarri gisa erabili zuen. Henley eta Stevensonek lau antzerkilanen sorkuntzan elkarlan egin zuten: "Deacon Brodie" (1880), "Beau Austin" (1884), "Admiral Guinea" (1884), eta "Macaire" (1885).

Henleyren beste olerki bilduma batzuk honako hauek dira: Sus otras colecciones de poesía incluyen "The Song of the Sword " (1892), "London Voluntaries" (1893), "A Book of Verses" (1898), "Hawthorn and Lavender" (1901) eta "In Hospital" (1903). Azken bilduma horrek bere olerkirik ospetsuena dakar: "Invictus" (1875ean idatzia).

1899. urtetik aurrera Scots Observer aldizkariaren zuzendaria eta argitaratzailea izan zen. 1891an aldizkaria National Observer delakoan bilakatu eta Henley Londres hirira lekualdatu zen, han aldizkari honetako argitaratzaile lanean jarraitu zuelarik. Aldizkari honek Thomas Hardy (1840-1928), George Bernard Shaw (1856-1950), H.G. Wells (1866-1946), Sir James Barrie eta Rudyard Kipling (1865-1936) idazleen lehenbiziko idazlanak argitaratu zituen. Henleyk (T.F. Henderson-ekin batera) Robert Burns olerkariaren ehungarren urteurreneko bere olerkien argitalpena burutu zuen, eta 7 hizkuntza bildumez osatutako hiztegi baten (1894-1904) bildumatzailetako bat izan zen.

Henleyri bere alaba Margaret Henley (1888-1894) meningitis gaitzaren ondorioz 5 urterekin gazterik hil zitzaion, James Matthew Barrie idazleak Peter Pan idazlanean betikotu zuelarik.

1903ko uztailaren 11an Londres hiriburutik hurbil dagoen Woking udalerrian hil zen.

Invictus

Hego Afrikan Nelson Mandela Robben Island espetxean zegoela olerki hau errezitatu ohi zuen. Gerora 2009an Clint Eastwoodek zuzendutako Invictus filmari izenburua eman zion. Invictus ("Menderaezin") olerkiak honela dio:

« Estaltzen nauen gauetik kanpora,
Polotik polorako amildegia bezain beltza,
Legokeen edozein jainkori eskertuko nioke
Nire arima menderaezina dela eta.
Zirkunstantzien hatzapar ankerretan
Ez kexatu ezta ohiurik ez dut egin.
Zoriaren kolpeenpean
Nire buruak odola jario, baina ez da makurtzen.
Amorru eta malkozko leku honetatik haratago
Izuaren itzala berehalakoa da,
Eta halere urteen mehatxuak
Beldurrik gabe topatzen nau eta topatuko nau.
Atea zenbateko estua den,
Sententzia zenbateko zigorrez beteta dagoen berdin dio.
Nire patuaren nagusia naiz:
Nire arimaren kapitaina naiz.
»

Bestalde Lehen Mundu Gerra garaian Henleyren Pro Rege Nostro olerkia pasarte abertzale batean bilakatu zen. Aipamen hauek ditu:

"What have I done for you, England, my England?
What is there I would not do, England my own?"
"Zer egin zezakeat hiregatik, Ingalaterra, ene Ingalaterra?
Zer dago egingo ez nukeenik, neronen Ingalaterra?"
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Ernest Henley Aldatu lotura Wikidatan