William Lashly

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
William Lashly
William Lashly standing by a Wolseley motor sleigh during the British Antarctic Expedition of 1911-1913, November 1911.jpg
Bizitza
Jaiotza Hambledon Itzuli1867ko abenduaren 25a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Hambledon Itzuli1940ko ekainaren 12a (72 urte)
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Royal Navy
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra

William Lashly (1868? - 1940) Robert Falcon Scott-en Antartikarako bi espedizioetan parte hartu zuen Royal Navyeko marinel ingelesa izan zen. 

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lashly Hambledon-en jaio zen, Hampshire-n, Portsmouth inguruko herri bat. Scott-en Discovery espedizioan sartu zenean 1901. urtean, 33 urte zituen eta sugina zen. Espedizio horretan, Lashly Scott-ek "Farthest West"" izenez ezaguna den taldean parte hartu zuen. 1903an Victoria Lurraldea esploratu zuten. 

Scott-en bigarren espedizioan, Terra Nova espedizioa, 1911 eta 1913 artean, Lashly-k hasieran hegoburura iritsi behar zuen taldeari laguntzeko hegoalderako horniketa egin behar izan zuen bi motordun leretako baten arduraduna izan zen. Hala eta guztiz ere, lerak laster apurtu ziren, beraz, lera motorizatuen taldea gizonezkoek arrastatutako leren taldea bihurtu behar izan zuen. 

E.R.G.R. "Teddy" Evans-ekin eta Thomas Crean-ekin batera, Scott-ek Hego polorako bidean izan zuen azken laguntza taldeko kide izan zen. Itzulerako bidaian, Evans larriki gaixotu egin zen eskorbutoaren ondorioz, eta Lashly-ek zaindu egin behar izan zuen, Crean-ek gainerako bidea oinez egiten zuen bitartean kanpamentu baseraino laguntza lortzeko. Lashly-ren poloko egunkarien laburpenak, lera motorizatuekin izandako atsekabeak eta Evansen-ekiko itzulera bidaia kontatzen dituztenak, Apsley Cherry-Garrard-ek idatzitako The Worst Journey in the World izenburuko liburuan bildu dira. 

Biek, Lashly-ek eta Creanek, Albert Domina jaso zuten Evansen bizitza salbatzearren. 

Antartikatik itzuli ondoren, Lashly Royal Navy-tik erretiratu zen, baina erreserbistekin bat egin zuen eta Lehen Mundu Gerra HMS Irresistible eta HMS Amethyst itsasontzietan egin zuen. Gero Cardiffeko aduanan ofizial gisa jardun zuen. 1932an erretiroa hartu ondoren, Hambledonera itzuli zen bizitzera, "Minna Bluff" deitu zuen etxe batean. Lashly hil zen 1940an. 

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesez: