William Layton

Wikipedia, Entziklopedia askea
William Layton
Bizitza
JaiotzaOsborne1913ko abenduaren 23a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMadril1995eko ekainaren 15a (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaAmerican Academy of Dramatic Arts
Ikaslea(k)Juan Pastor (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaktorea, interpretazio irakaslea eta antzerki zuzendaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0493647 IBDB: 9555 Edit the value on Wikidata

William Hardesty Layton (Osborne, Kansas, 1913ko abenduaren 23a - Madril, 1995eko ekainaren 15a) estatubatuar antzerki-zuzendari eta irakaslea izan zen. New York eta Londresko antzokietan lan eginez trebatu zen antzezle modura. 1950eko hamarkadaren amaieran Espainiara iritsi zen Lorcaren ospeak erakarrita, eta Espainia eta Estatu Batuetako antzerkigintzak hurbiltzen saiatu zen, egile espainiarren nahiz Tennessee Williams edo Albeeren lanak ezagutaraziz. Espainiako antzerki-eskola modernoek zituzten gabeziez jabetu zenean, bertan gelditu eta antzezpen irakasle gisa lan egitea erabaki zuen. Berari esker hasi ziren Espainiako antzezleak Stanislavski metodoaren bitartez trebakuntza sistematizatua jasotzen. Antzezle, zuzendari eta antzerkigileak hezteaz gainera, Espainiako antzerki-moldea freskatu eta modernizatu zuten antzerki konpainiak ere sortu zituen. Talde hauekin antzezpen-lan gogoangarriak egin zituen, Txekhoven Osaba Vania edota Albeeren Zooaren historia, esaterako. Por qué: trampolín del actor (Zergatik: antzezlearen tranpolina) liburuan adierazten duenez garrantzitsuena bilatzea da Laytonentzat, norberaren lana etengabe zalantzan jartzea, eta bilaketa zoragarri horrekin gozatzea. 1989an Arte Ederretako Domina jaso zuen, eta 1990ean Dédalo saria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Kansas
Artikulu hau Kansasko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.