William Styron

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
William Styron
Bill Styron in his West Chop writing room on Martha's Vineyard - August 1989.jpg
Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


Giorgio Strehler - Dirck Bogarde
Bizitza
Jaiotza Newport News1925eko ekainaren 11
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Martha's Vineyard2006ko azaroaren 1a (81 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
Hezkuntza
Heziketa Duke Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea militarra, eleberrigilea, autobiografialaria, idazlea, antzerkigilea, literatura kritikaria eta ofiziala
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoa drama
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza
IMDb nm0836612

William Styron (Newports News, Virginia, 1925eko ekainaren 11 - Martha's Vineyard, Massachusetts, 2006ko azaroaren 1) estatubatuar eleberrigilea izan zen.

Estatu Batuetako hegoaldean hazi zen. Duke Unibertsitatean egin zituen ikasketak. William Faulknerren eragina sumatzen da haren obran, inguruneko gaiak lantzeko moduagatik. Lehen eleberrian, Lie Down in Darkness (1951, Ilunpean etzanda), Hegoaldeko erdi-mailako familia baten suntsiketaren deskribapena egin zuen. Maisulana, ordea, The Confessions of Nat Turner (1967, Nat Turnerren aitorpenak) du, esklabo beltzen 1831ko matxinada baten kronika. Obra hark eztabaida handiak piztu zituen, eta Pulitzer saria irabazi zuen 1968an.

Beste zenbait lan aipagarri: The Long March (1953, Ibilaldi luzea), militarren entrenamendu-leku batean girotutako eleberria; Set This House on Fire (1960, Etxea sutan), Bigarren Mundu Gerraren ondoren Italian geratu ziren estatubatuar soldaduen bizitzari buruzko kontakizuna; Sophie's Choice (1979, Sophieren erabakia), estatubatuar idazle baten eta Auschwitzetik bizirik atera zen poloniar gazte baten adiskidetasunaren historia, arrakasta handikoa; Darkness Visible (1990, Iluntasun ikusgai), buruko eritasun baten aurkako borrokaren kontakizuna; eta, azkenik, A Tidewater Morning: Three Tales from Youth (1993, Goiz bat itsasertzean: gaztetako hiru kontakizun), haurtzaroko une mingarriei buruzko kontakizunak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]