William Westmoreland

Wikipedia, Entziklopedia askea
William Westmoreland
Gen William C Westmoreland.jpg
Chief of Staff of the United States Army (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaSpartanburg1914ko martxoaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaCharleston2005eko uztailaren 18a (91 urte)
Hobiratze lekuaWest Point Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: Alzheimerra
Hezkuntza
HeziketaHarvard Business School
United States Army Command and General Staff College (en) Itzuli
Harvard Unibertsitatea
Estatu Batuetako Akademia Militarra
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarmy officer (en) Itzuli eta politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakKoreako Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAmeriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

Find a Grave: 11383554 Edit the value on Wikidata

William Chids Westmoreland (Saxon, Hego Carolina, 1914ko martxoaren 16a - Charleston, Hego Carolina, 2005eko uztailaren 18a) estatubatuar jenerala izan zen.

West Pointeko Akademian egin zituen ikasketa militarrak. Bigarren Mundu Gerran Tunisian, Sizilian, Frantzian eta Alemanian borrokatu zen. 38 urterekin AEBetako jeneral gazteenetako bat bihurtu zen. Koreako Gerran ere parte hartu zuen 1952tik 1953ra.

1964tik 1968ra, Ameriketako Estatu Batuetako tropak zuzendu zituen Vietnamgo Gerran. Vietcong eta Ipar Vietnamgo armadaren aurkako higadura gerra bat burutu zuen. Bonbardaketak eta artilleria erabili zituen guduetan eta Ipar Vietnamen aurka. 1968ko Khe Sanh guduaren eta Tet erasoaldiaren ondoren, gerrarako herritarren babesa gutxitu egin zen. Westmoreland ordezkatua izan zen eta Armadako Estatu Nagusiko Buruzagi izendatu zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]