Edukira joan

Winifred Curtis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Winifred Curtis
Bizitza
JaiotzaLondres1905eko ekainaren 15a
Herrialdea Erresuma Batua
 Australia
BizilekuaAustralia
HeriotzaHobart2005eko urriaren 14a (100 urte)
Hezkuntza
HeziketaLondresko University College
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Francis Wall Oliver (en) Itzuli
Arthur Tansley (en) Itzuli
Felix Eugen Fritsch (en) Itzuli
Helen Gwynne-Vaughan (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, unibertsitateko irakaslea, landare biltzailea eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Tasmaniako Unibertsitatea
Fahan School (en) Itzuli
Jasotako sariak

Winifred Mary Curtis (Londres, 1905eko ekainaren 15a - Hobart, Australia, 2005eko urriaren 14a) botanikari australiarra izan zen, landare-enbriologian eta zitologian aitzindaria. Tasmaniako Unibertsitateko (UTAS) botanika sailean paper nabarmena izan zuen, eta bertako landare zientzien laborategi nagusia bere omenez izendatu zuten.[1][2]

Herbert John Curtis eta Elizabeth Winifred Bakerren alaba bakarra zen.

Curtis Indian bizi izan zen hainbat urtez neskatoa zenean, aita hara bidali zutenean. Talentu handiko ikaslea zen, eta Londresko University Collegen ikasi zituen zientziak 1924an hasita, hainbat sari eta beka irabaziz. 1927an graduatu zen, eta hurrengo urtean Botanikako lizentziatura bat osatu zuen, Spartina townsendii H.Groves & J.Groves, eta Taraxacum-ri buruzko ikerketa batekin. Horren ondoren, Europan zehar bidaiatu zuen zenbait urtez, eta Manchester eta Hampstead-en irakatsi zuen.[1]

1939an Australiara emigratu zuen bere familiarekin TSS Ascanius itsasontzian. Hasiera batean Zientzietako irakasle izan zen Hobarten, andereñoen eskola pribatuan. Geroago, Tasmaniako Unibertsitateko Biologia Sailera batu zen, eta Botanika Sailaren sorreran parte hartu zuen, 1945ean.[1]

Tasmaniako Unibertsitatean, 1951n Botanikako irakasle titular izendatu zuten eta 1956an Botanikako irakasle laguntzaile, une horretan unibertsitatean emakume batek betetzen zuen kargurik altuena. Curtisek behin baino gehiagotan jardun zuen Departamentuko buru gisa. 1967an doktoregorako lana aurkeztu zuen Londreseko Unibertsitatean, eta honek lan hori argitaratu eta 1968an doktore titulua eman zion.[1]

Ama 1962an hil zen eta aita zaindu zuen, etxean, 1967an hil zen arte. Curtis doktorea 1966an erretiratu zen Botanika Departamentutik. 2005eko urriaren 14an hil zen Hobarten.[1][2]

Epacris curtisiae
Richea curtisiae

Argitalpen batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1943an The Students' Flora of Tasmania lantzen hasi zen, Tasmaniako florari buruzko lan ezaguna. Lehen liburukia 1956an argitaratu zen, bosgarrena 1994an, hasi eta 40 bat urtera. 1960ko hamarkadaz geroztik, lankidetza zientifiko estua izan zuen Dennis Ivor Morris botanikari biltzailearekin (1924 - 2005), eta harekin ere adiskidetasun estua izan zuen.[3]
  • 1944an Curtisek Variations in Pultenaea juniperina argitaratu zuen, Australiako bertako landare bateko lehen poliploidia erregistroarekin. Horrek 1950ean Londreseko Unibertsitatean lortu zuen doktoregora eraman zuen. Bere doktorego tesia Studies in Experimental Taxonomy and Variation in Certain Tasmanian Plants izenburua zuen, zitologian eta poliploidian lan aitzindaria izan zena. Londresko doktorego sariaren ostean Estatu Batuetara bidaiatu zuen hainbat herbario bisitatuz.
  • 1967tik 1978ra bitartean The Endemic Flora of Tasmania lanaren sei liburukiak idatzi zituen Margaret Stonesen ilustrazioekin. Hasieran Malahide-ko Lord Talbot-ek eta gero bere arreba Rose Maud Talbot-ek bultzatutako lana izan zen.[4]
  • janet Somerville, winifred mary Curtis, g. Kantvilas, s. j. Jarman. 2006. Janet Somerville's botanical history of Tasmania, 1642-1820. Ed. University of Tasmania and Tasmanian Museum and Art Gallery. 233 pp. ISBN 1-86295-342-2

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Clive Lord Tasmaniako Errege Elkartearen Oroimenezko Domina (1966).
  • Australiako Historia Naturalaren Medailoia (1976).
  • Australiako Ordenako kidetasuna (1977).[5]
  • Tasmaniako Unibertsitateko ohorezko doktoretza (1987).
  • Australiako Landareen Saria (1988).
  • Mueller domina, Australiako eta Zelanda Berriko Zientziaren Aurrerapenerako Elkartearen eskutik (1995).[6]
  • Urteko Hobarteko herritarra (1997).
  • Tasmaniako landare baskular batzuk bere omenez izendatu dituzte, besteak beste, Richea curtisiae - A.M. Gray; Epilobium curtisiae – Raven; Viola hederacea subsp. curtisiae – L. Adams; Epacris curtisiae – Jarman; Winifredia sola – L.A.S.Johnston & B.Briggs.[7]
  • "Winifred Curtis Scamander Erreserba", Tasmaniako ipar-ekialdeko kostaldean Scamander-etik 2 km hegoaldera dagoen 75 hektareako natura-erreserba pribatua haren omenez izendatu zuten.[8]
  • Tasmaniako Unibertsitateko Landare Zientzien Eskolako irakaskuntza laborategi bati "Curtis Laborategia" izena jarri diote, eta "Winifred Curtis saria" urtero ematen zaio 1990az geroztik Landare Zientzietako lehen mailako ikasketetan gaitasun handiena erakutsi duen ikasleari.
  • «W.M.Curtis» laburdura Winifred Curtis landareen deskribapen eta sailkapen zientifikoan autoritate gisa adierazteko erabiltzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e «Dr Winifred Mary Curtis - 100 years of botanical research, teaching and travelling» www.utas.edu.au (Noiz kontsultatua: 2025-03-06).
  2. a b Gintaras Kantvilas. (2006). «Winifred Mary Curtis 1905-2005 (obituario)». Tasmanian Herbarium.
  3. (Ingelesez) MFagg. «Morris, Dennis Ivor - biography» www.anbg.gov.au (Noiz kontsultatua: 2025-03-06).
  4. (Ingelesez) McGinness, Mark. (2009-03-17). «The lady of Malahide Castle» The Sydney Morning Herald (Noiz kontsultatua: 2025-03-06).
  5. «Australian Honours Search Facility» honours.pmc.gov.au (Noiz kontsultatua: 2025-03-06).
  6. «ANZAAS - the Australian & New Zealand Association for the Advancement…» archive.ph 2009-09-25 (Noiz kontsultatua: 2025-03-06).
  7. «Honours - Dr Winifred Mary Curtis - Univiersity of Tasmania Library» www.utas.edu.au (Noiz kontsultatua: 2025-03-06).
  8. «DPIW - Winifred Curtis Reserve» web.archive.org 2008-08-09 (Noiz kontsultatua: 2025-03-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]