Winsortarturiko batezbesteko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Winsortarturiko batezbestekoa, Charles Winsor estatistikariaren izenez, datu kopuru jakin bat (datu guztien ehuneko batez adierazita) mutur bakoitzetik ezabatu eta beraien ordez ezabatu gabe mutur bakoitzean geratzen den azken datua bezalako datuak barneratzen dituen batezbestekoa da. Ez da beraz moztutako batezbestekoekin nahastu behar, non bi muturretako datu kopuru jakin bat ezabatu egiten den, ordeztu gabe. Batezbesteko hauen helburua muturreko datuen eragina ezabatzea da. Ezabatu eta ordeztutako datuak datu guztietatik %10-%25 izaten dira.

Adibidez, 10 datu edukita, ( txikiena den x1-etik handiena den x10-era) %10eko winsortaturiko batez bestekoa honela kalkulatzen da:

\frac{\overbrace{x_2 + x_2} + x_3 + x_4 + x_5 + x_6 + x_7 + x_8 + \overbrace{x_9 + x_9}}{10}

Ohartzekoa da x2 eta x9 datuen errepikapena.