Wit

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Wit
Filma
Jatorrizko izena Wit
Urtea 2001
Generoa film dramatikoa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa Wit
Iraupena 98 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Pinewood Studios
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Mike Nichols
Gidoigilea(k) Emma Thompson
Antzezlea(k)
Emma Thompson
Bestelako lanak
Musikagilea Henryk Górecki
Kanpo loturak

Wit (gaztelaniaz: Amar la vida eta frantsesez: Bel esprit) AEBetako filma da, 2001ean egindakoa telebistarako eta 1999eko izenburu bereko antzezlanean oinarritua, Margaret Edsonek idatzitakoa.

Berlingo Zinemaldian aurkeztu zuten 2001ean, baita Edinburgh eta Varsoviako zinemaldietan ere urte hartan bertan.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Vivian Bearing (Emma Thompson) Ingelesezko literatura irakaslea da, poesia metafisikoan espezializatuta. Bere bizitza errotik aldatuko da zabaldutako minbizia metastasiekin daukala diagnostikatuko diotenean. Tratamenduarekin eta osasungileekin izandako bizipenak azalduko ditu, baita bizitzaren amaierakoak ere, errukiaren garrantzia ikasten duenean.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Emma Thompson — Vivian Bearing
  • Christopher Lloyd — Dr. Harvey Kelekian onkologoa
  • Eileen Atkins — Evelyn Ashford, Vivianen irakaslea
  • Audra McDonald — Susie Monahan erizaina
  • Jonathan M. Woodward — Dr. Jason Posner
  • Harold Pinter — Mr. Bearing

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2001 Humanitas Prize
  • 2001 Peabody Award
  • Mike Nichols: Berlingo Zinemaldia (epaimahaiaren sari berezia) eta 2 Emmy sari.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]