Witwatersrand

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 26° 12′ 13″ S, 28° 2′ 43″ E / 26.20361°S,28.04528°E / -26.20361; 28.04528

Urjauzia, Witwatersrand National Botanical Gardens.
Witwatersrand National Botanical Gardens.

Witwatersrand Hegoafrikako Gauteng probintzia zeharkatzen duen mendilerro bat da. Hitzak afrikaansez "ur zurien kantua" esan nahi du. Iparraldetik Indiako ozeanora eta hegoaldetik Ozeano Atlantikora isurtzen diren uren kontinente banalerro bat osatzen du. Eragin nabarmen bat ere badu inguruko aldaketa klimatiko arinetan, muino lerro baxuak haizealde-haizebe eragin bat sortzen duenean bezala, Johannesburgo iparraldeko aldiriak hezeak eta oparoak egonez, hegoaldea lehor eta idorragoa den bitartean. Witwatersranda Gauten probintziaren zati da, PWV probintzia deitua izan zena denbora tarte labur batean Pretoria, Witwatersrand eta Vereeniging edo Vaaleko Hirukiarentzako sigla bezala.

"Rand"a edo mea, Witwatersrand batzuetan ezagutzen den bezala, noizbait lurretik ateratako urre guztiaren %40aren iturria izateagatik da ospetsua. 100 kilometroko luzera eta 3,6 kilometroko sakonera du tokiren batzuetan. Witwatersrandeko mineral ugaritasuna da Hegoafrikako txanpona den Randak bere izena jaso izanaren arrazoia.

Witwatersrand Johannesburgo Handiko Eremu Metropoliarraren zatirik handiena deskribatzeko erabiltzen den ohiko erabilerako beste izen bat ere bada, urre mea luzetara zeharkatzen duena. Eremu metropoliarra luzanga formakoa da eta Randfontein eta Carletonvilletik igarotzen da mendebaldean Springseraino ekialdean. East Rand, West Rand eta Sowetoko hiri eremu zabalak ere hartzen ditu.