Wladyslaw Stanislaw Reymont

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wladyslaw Stanislaw Reymont
Wladyslaw Reymont.jpg
Bizitza
Jaiotza Kobiele Wielkie1867ko maiatzaren 7
Herrialdea  Polonia
Heriotza Varsovia1925eko abenduaren 5 (58 urte)
Hobiratze lekua Powązki Cemetery
Hezkuntza
Hizkuntzak Poloniera
Lanbidea
Lanbidea idazlea, eleberrigilea eta gidoigilea
Lan nabarmenak The Peasants
The Promised Land
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0721476
Władysław Stanisław Reymont podpis z książki Chłopi Tom I,II page005.jpg

Władysław Stanisław Reymont (Kobiele Wielkie, Łódź, 1867ko maiatzaren 7a - Varsovia, Polonia, 1925eko abenduaren 5a) poloniar idazlea eta eleberrigilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Reymonten omenez egindako monumentua, Lodzen.

Kobiele Wielkie herri txikian jaio zen, Radomskotik hurbil. Eraikuntzako langilea, jostuna eta antzezlea izan zen idazten hasi aurretik. "Jasna Gora-rako erromesaldia", egunkari baterako egin zuen artikulu bati esker egin zen ezagun. Ondoren, Komediantka (1896, "Komedia egilea"), Spotkanie (1897, "Topaketa") eta Ziemia obiecana (1899, "Agindutako lurraldea") kontakizun-liburuak idatzi zituen. Gizarte industrialaren sorreraren zailtasunak aztertu zituen obra horietan.

Bestela, Chłopi (1904-1909, lau liburuki; "Nekazariak") obra handia izan zen idazlearen maisulana eta horri esker, 1924an, Literaturako Nobel saria jaso zuen.

Harenak dira, halaber, "Ameslaria" (1911); Wampir (1911, "Banpiroa"); Rok 1794 (1913-1918, hiru liburuki; "1794. urtea") eta "Frontearen gibelean" (1919) kontakizun-liburuak.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wladyslaw Stanislaw Reymont Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]