Wole Soyinka

Akinwande Oluwole "Wole" Babatunde Soyinka (joruberaz: Akinwándé Oluwo̩lé Babátúndé S̩óyinká, wɔlé ʃójĩŋká ahoskatua; Abekouta, 1934ko uztailaren 13a-) idazle nigeriarra da.
Joruba familia batean hazia, 1957an amaitu zituen ingelesezko literaturaren ikasketak, Leedsko Unibertsitatean (Britainia Handia).
1967an, kartzelatu egin zuten, bere herrialdeko gerra zibilean bake prozesua abiatzen saiatzeagatik. Garai hartakoa da Poems from Prison lana. Ia bi urte geroago kaleratu zuten.
Sani Abacha diktadorearen urteetan (1993-1998) erbesteratu behar izan zuen bere burua, AEBetan biziz batik bat. Gaur egun Las Vegasko Unibertsitatean dabil irakasle.
Hegoafrikako apartheidaren aurkako mugimenduekin ere bat egin zuen aro latz hartan.
Afrikako antzerkigilerik onentzat jotzen dute adituek. 1986an Literaturako Nobel Saria eskuratu zuen, bere kontinenteko lehenengoa izanda horrelakorik egiten. Eleberriak, olerkiak eta saioak ere landu izan ditu. Ingelesez idatzi ditu bere liburuak.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- The Swamp Dwellers
- The Lion and the Jewel
- The Trials of Brother Jero
- A Dance of the Forests
- The Strong Breed
- Before the Blackout
- Kongi's Harvest
- The Road
- The Bachaee of Euripides
- Madmen and Specialists
- Camwood on the Leaves
- Jero's Metamorphosis
- Death and the King's Horseman
- Opera Wonyosi
- Requiem for a Futurologist
- A Play of Giants
- A Scourge of Hyacinths (irratirakoa)
- From Zia, with Love
- The Beatification of the Area Boy
- King Baabu
Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- The Interpreters
- Season of Anomy
- Aké: The Years of Childhood
- Isara: A Voyague around essay
- Ibadan: The Penkelemes Years a memoir 1946-65
- You Must Set Forth at Dawn
- Death And The King's Horseman
- Chronicles from the Land of the Happiest People on Earth
Olerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- A Shuttle in the Crypt edo Poems from Prison
- Idanre and other poems
- Mandela's Earth and other poems
- Ogun Abibiman
- Samarkand and Other Markets I Have Known
- Abiku
Saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Neo-Tarzanism: The Poetics of Pseudo-Transition
- Art, Dialogue, and Outrage: Essays on Literature and Culture
- Myth, Literature and the African World
- Of Africa
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Wole Soyinkari buruzko bloga (Ingelesez)
- 1934ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Ingelesezko idazleak
- Gizon antzerkigileak
- Literaturako Nobel Saridunak
- Nigeriako eleberrigileak
- Nigeriako saiakeragileak
- Nigeriako poetak
- Nigeriako antzerkigileak
- Nigeriako ateoak
- Harvard Unibertsitateko irakasleak
- Londresko Unibertsitateko ikasleak
- Oxfordeko Unibertsitateko akademikoak