World Marathon Majors

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
New Yorkeko maratoia 2005eko edizioan.
Berlingo maratoia 2015eko edizioan.

World Marathon Majors (WMM) munduko maratoi lasterketa nagusiek osatzen duten lasterketa multzoa da.

Zortzi frogek osatzen dute, hauetatik sei urtero jokatzen dira munduko hiri esanguratsuetan. Gainerako biak Munduko Atletismo Txapelketako eta Olinpiar Jokoetako maratoi probak dira.

Maratoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaia Maratoia Lehen ekitaldia
Otsailean Japonia Tokioko maratoia 2007 (1979)¹
Apirilean Ameriketako Estatu Batuak Bostongo maratoia 1897
Apirilean Erresuma Batua Londresko maratoia 1981
Irailean Alemania Berlingo maratoia 1974
Urrian Ameriketako Estatu Batuak Chicagoko maratoia 1977
Azaroan Ameriketako Estatu Batuak New Yorkeko maratoia 1970
2 urtean behin Munduko Atletismo Txapelketa
4 urtean behin Olinpiar Jokoak 1896
  • ¹ Tokioko maratoia 1979 urtean abiatu zen baina 2007an izan zen onartua World Marathon Majors multzoan.