Wormseko katedraleko lurrezko aldarea
| Wormseko katedraleko lurrezko aldarea | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Anna Heringer |
| Sorrera-urtea | 2018 |
| Ezaugarriak | |
| Materiala(k) | lurzorua eta buztina |
| Kokapena | |
| Lekua | Wormseko katedrala |
Wormseko katedraleko lurrezko aldarea 21. mendeko kristau arkitekturako elementu nabarmen bat da Alemanian, 2018an sortua Wormseko katedralerako aldare-mahai nagusia izateko.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katedralak bazuen (eta badu) aldare nagusi barroko bat, Balthasar Neumannen lana, baina Vatikanoko II. Kontzilioaren (1963-1965) ondorengo liturgia erreformaren ondoren, versus populum mezak egiteko premiarekin, aldare berria berria elizak, eta mahai soil bat izan zen behin-behineko irtenbidea. Denboran luzatu zen haren ezarpena, ordea, eta azkenik 2018ko katedralaren milurtekoari begira aldarea lehiaketan enkargatu zuen gotzaitegiak eta Anna Heringer eta Martin Rauchen proiektuak irabazi zuen.[1]

Arkitektura eutsigarrizko elementuekin eta are sorkuntza egitasmo batekin proiektatu zen.[2] Hau da, lurrez eta buztinezko egitura hiru egunez eraiki zuten 2018ko abuztuaren 22aren eta 25aren artean. Kofratua eta oinarriak jarri ziren, baina hura lurrez betetzeko lana eliztarrek hartu zuten, baita lurra konpaktatzeko zereginean haur eta nagusiak aldare gainean jarri eta hura zapaltzen.[1] Lurra eta buztina geruzaka ezarri eta konpaktatu zen, eta tartean oroigarri sinbolikoak jarri zituzten, hala nola indusketa lanetan aurkitutako zeramika zatiak, II. Mundu Gerra garaian urtu ziren kanpaien zati txiki bat, eta milurtekoaren oroigarrizko txanpon bat ere bai.[3]
- Sorkuntza: kofratua ezartzen,.
- Sorkuntza: lur eta buztin geruzak konpaktatzen.
- Kofratua kentzeko unea.
- Aldarearen aurrean, kantore berria, proiektuan modu bertsuan sortua.
- Gotzaina aldarea sagaratzen.
Amaitutakoan Peter Kohlgraf Mainzeko gotzainak sagaratu zuen aldarea. Gotzaitegiak apreziatu zuen, lehiaketa esleitzeko unean, aldarea eraikitzeko modua eta baita materialen hautaketa sinbolikoa, hala nola buztinaren erabilera: "eraikuntza material zaharrena", ikuspegi kristauan, gizakia bera Jainkoak buztinetik sortu baitzuen, Bibliaren arabera (Hasiera).[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «Unser neuer Altar Pfarrgruppe Dom St. Peter» bistummainz.de (kontsulta data: 2025-01-12).
- ↑ (Ingelesez) Author, Project. «| Anna Heringer Facebook Title» www.anna-heringer.com (kontsulta data: 2025-01-12).
- 1 2 (Alemanez) Germany, Kirche und Leben, Münster. (2018-08-15). «Wormser Dom erhält neuen Altar aus Lehm» www.kirche-und-leben.de (kontsulta data: 2025-01-12).