Wuppertal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wuppertal
Alemania Alemaniako udalerria
Wuppertal ansicht.jpg
DEU Wuppertal COA.svg
Administrazioa
Herrialdea  Alemania
Estatua  Ipar Renania-Westfalia
Eskualdea Düsseldorf
Barrutia Wuppertal
Udalerria Wuppertal
Postakodea 42001–42399
Udal kodea 05124000
Geografia
Koordenatuak 51° 16′ 00″ N, 7° 11′ 00″ E / 51.266666666667°N,7.1833333333333°E / 51.266666666667; 7.1833333333333Koordenatuak: 51° 16′ 00″ N, 7° 11′ 00″ E / 51.266666666667°N,7.1833333333333°E / 51.266666666667; 7.1833333333333
North rhine w W.svg
Wuppertal hemen kokatua: Alemania
Wuppertal
Wuppertal
Azalera 168,39 km²
Demografia
Biztanleria 343.488 biztanle
Dentsitatea 2.039,84 bizt/km²
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 0202
Ordu-eremua UTC+01:00
Webgune ofiziala

Wuppertal Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatu federaleko hiria da. 2010. urte amaieran 349.721 biztanle zituen hiriak. Hirian Wuppertal Institutua dago, Europar Batasuneko klima, ingurumen eta energiaren ikerketa zentrorik handiena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ruhr eremuaren hegoaldean kokaturik dago, Düsseldorfen ekialdean, konkretuki Wupper ibar osoa hartzen du, hortik bere izena, Wuppertal (Wupper ibarra).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wuppertal hiri nahiko berria da, 1929an Wupper ibarrean zeuden hainbat herri elkartuz sortu zena. Hala ere k.a. 1000 urterako ingurua populatua izan zenaren aztarnak aurkitu dira.

Ibarreko herrien lehenengo dokumentazio idatziak XI eta XIV mende artekoak dira. Cronenberg (1050), Barmen (1070), Elberfeld (1161), Schöller (1182), Ronsdorf (1246), Beyenburg (1298), Langerfeld (1304), Dönberg (1355) eta azkenik Vohwinkel (1356). Herri hauek guztiak Bergeko dukeari zegozkion.

Bigarren Mundu Gerran aliatuek bonbakatu ondoren %40a suntsiturik geratu zen arren, Ölberg langile auzo historikoa eta Briller Viertel burgesa ez ziren kaltetuak izan. Gerraren ondoren britainiarren okupazio eremuan gelditu zen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Schwebebahn tren zintzilikatua

Wuppertaleko 4.500 eraikin "monumentu nazional" izendatuak izan dira.

  • Ölberg auzoa: Alemaniako berezko langile auzo handiena da. Izenak "olio mendia" esan nahi du, izan ere burgesek argi indarra zuten arren langileek gauez olio lanparak erabili behar izituzten.
  • Briller Viertel auzoa: Enpresagizonen auzo burgesa da. XIX mendeko etxeak daude bertan.
  • Stadthalle Musika Jauregia: Gilen II.a Alemaniakoak 1900an inauguratu zuen musika jauregi ederra da.
  • Wuppertalgo Dantza Antzokia (Tanztheater Wuppertal): Pina Bausch koreografo alemaniarrak sorturiko dantza modernorako eraikina da. Mundu mailako fama du.
  • Schwebebahn tren zintzilikatua: Wupper ibaia gurutzatzeko 1900ean inauguraturiko tren berezia. 13 kilometrotako luzera du.
  • Lorategi botanikoa (Botanischer Garten Wuppertal): 1890an sortu zen Eller ehungintza lantegiak zuen "villa" batean.
  • Engelsen etxea: Friedrich Engels bizi izan zen XVIII mendeko etxea. berari buzuko museoa dago bertan.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wuppertal ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wuppertal Aldatu lotura Wikidatan