Wymysorys

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Wymysorys
Wymysiöeryś
Lurralde eremua: Polonia 
Eskualdea: Wilamowice
Hiztunak: 70 lagun inguru
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Germaniarra
  Mendebaldeko germaniarra
   Wymysorys 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: ez du
Erakunde araugilea: Wymysiöeryśy Akademyj
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ez du
ISO 639-2:
ISO 639-3: wym

 

Wymysorys edo wilamowicera (Wymysiöeryś) Poloniako Wilamowice herrian hitz egiten den mendebaldeko germaniar hizkuntzen familiako mikrohizkuntza da. Hizkuntza galzorian dago. Gaur egun 70 hiztun inguru besterik ez ditu, horietatik gehienak adinekoak direla.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wymysorys hizkuntza XII. mendeko erdialdeko goi-alemanetik datorrela uste bada ere, behe-aleman, nederlandera, frisiera, poloniera, ingelesa eta eskoziera hizkuntzen eragin nabarmena izan du. Wilamowicetarrak, segur aski, XIII. mendean Poloniara joandako herbeheretarren, alemanen eta eskoziarren ondorengoak dira.

Wymysorysaren erabilera hedatua zegoen 1945era arte, Poloniako agintari komunistek honen erabilera debekatu zutenean. Nahiz eta 1956an debekua kendu, polonierak wymysorysaren lekua hartu zuen, batez ere belaunaldi gazteen artean. 2006ko datuen arabera, bakarrik 70 lagun inguruk zekiten hizkuntza, gehienak adinekoak izanik.

2007ko uztailaren 18an Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegiak wymysorys hizkuntza erregistratu zuen eta wym ISO kodea esleitu zion.

2013ko azaroaren 7an Wymysorysaren Akademia (Wymysiöeryśy Akademyj) sortu zuten Varsoviako Unibertsitatean wymysorysaren inguruko informazioa biltzeko eta hizkuntza suspertzeko.

Alfabetoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfabetoa
a ao b c ć d e f g h i j k ł l m n ń o ö p q r s ś t u ü v w y z ź ż
A AO B C Ć D E F G H I J K Ł L M N Ń O Ö P Q R S Ś T U Ü V W Y Z Ź Ż

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polonieraz (goian) eta wymysorysaz (behean) idatzitako kartela.

Sehaska-kantak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Śłöf maj büwła fest!
Skumma fremdy gest,
Skumma müma ana fetyn,
S’Brennia nysła ana epułn,
Śłöf dy Jasiu fest!
Egizu lo, ene mutiko, seko!
Kanpoko bisitariak badatoz,
Izebak eta osabak badatoz,
Hurrak eta sagarrak dakartzate,
Egizu lo seko Juantxo!
edo
Kum zie makja
Dü cy mir
ych wył kuza
abysła myt dir
Zatoz neska
Zu nigana
Hitz egin nahi nuke
Apur bat zurekin

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wilamowicerazko olerkaririk ezagunenak hurrengoak dira: Florian Biesik XIX. mendean, Józef Kuczmierczyk XX. mendean eta Józef Gara XXI. mendean.