XVII. mendeko krisia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Magdeburgeko arpilaketa, 1631. Alemaniako hiri hau, XVII. mendeko krisiaren muturreko kasu bat da. 30.000 biztanle izatetik, 5.000 baino gutxiago izatera pasa zen arpilaketa honen ondorioz. Hogeita Hamar Urteko Gerraren amaieran, ia bostehun biztanlera ere ez zen iristen.

XVII. mendeko krisia, hau da, krisi demografikoa, historiografiak, maila ezberdinetan, mende horretan, Europa osoan eta Mediterraneoaren arroan, eboluzio historikoaren interpretazioari aplikatzen dion mende osoko iraupeneko krisi orokor bat da.

Historiografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkadan, krisi honen beronen existentziari buruzko eztabaida historiografiko bat egon zen. Eric Hobsbawn, Geoffry Parker, Trevor Aston, Lublinskaya eta Hugh Trevor-Roper dira izenaren alde egin duten pertsonaia garrantzitsu batzuk. Immanuel Wallerstein, Annalak 34an artikulu zirikatzaile batekin, da oposizioaren buru. Gaur egun, dirudienez, eta ñabarduretatik haratago, mende osoan zehar krisi orokor bat ikus daiteke (mende luzea, 1580tik 1715era , zein mende laburra izan), Europako geografiako toki bakoitzari modu ezberdinean eragiten diona. Arrazoia, berrelikatzen diren krisi mota ororen jarraipenean ikus daiteke:

Krisiak krisiaren barnean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interpretazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendeko krisia, Maurice Dobben arabera, feudalismotik kapitalismorako trantsizioan une klabea bezala interpreta daiteke, bertatik sendotuak irtetzen diren herrialdeak (nagusiki Ingalaterra), Iraultza Burgesarekin hasten den, eta, XVIII. mendean, Industria Iraultzara eramango dituen prozesura bideratzen baitira, bertatik, askoz okerrago irtetzen direnek (nagusiki Espainia, edo, zehazkiago esanda, Habsburgotarren Monarkia Katolikoa), ordurarte, Mendebaldeko Zibilizazioan izan zuten zentralitate posizioa galtzen duten bitartean.

Zibilizazioaren ardatza mugitu egiten da[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritza ibilbideak Mediterraneo Itsasotik Atlantikora mugitzea, ez da prozesu berria, eta Erdi Arotik jarrai ahal izango litzateke, baina, zibilizazioaren ardatz osoaren aldaketa Europa iparmendebaldearen mesedetan, modu erabakigarrian finkatua geratzen da krisi honekin. Esanguratsua da Londres edo Amsterdam bezalako hirien gorakada Sevilla edo Lisboa bezalako hirien kaltetan (hauek ere atlantikoak eta, aldi berean, XVI. mendean, Genua eta Venezia mediterranearren ordezko bihurtu zirenak). Bultzada puntua, beharbada, 1576ko Antwerpeko arpilaketa izan zen, edo Lepanton turkiarren aurkako garaipenaren ondoren, Ingalaterraren aurka Armada Garaitezinaren eztabaidaezinezko porrota.

Ordurarte, Europa kristauarentzat mehatxu nagusia izan zen Otomandar Inperioa, bazterreko posizio batetara baztertua geratzen da (atzerapen argia jasanez 1683ko Vienako setioak huts egin ondoren). Bere erdigunea zena, Italia eta, Alemaniaren bidez, Flandriarako bere ibilbideak, gainbehera handiena jasaten ari diren guneen artean dago. Frondatik eta Luis XIV.a Frantziakoaren adin txikitasunetik irtetzen ari den Frantzia, aldiz, Europan goraka doan potentzia da, 1648ko Westfaliako baketik (nazioarteko harremanak modernotu zituena) edo 1659ko Pirinioetako baketik. Nabarmen geratzen da espainiaren gainbehera.

Galtzaileentzako zer suposatu zuen, soilik garaileek mende izugarri bat jasan behar izan zutela ikusita igarri daiteke: Ingalaterrak, izurri hiltzaileak jasaten ditu, kanpo gerrak (Herbehereak, Frantzia, Espainiarekin), Legebiltzarra eta Erregearen arteko gerra zibila, azken honen exekuzioa (bere herriak exekutatzen zuen lehen erregea), Oliver Cromwellen diktadura eta ezadostasun erlijiosoak (puritanoak, anglikanoak, katolikoak), Londresko Sute Handia (1666), mendea, Iraultza Loriatsuarekin amaitu arte.