Xabi Tolosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Xabi Tolosa
Xabi Tolosa en Cabás.jpg
Bizitza
Izen osoa Xabier Tolosa
Jaiotza Tolosa1987ko irailaren  23a (32 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak aktorea eta marrazkilaria
IMDb nm5083434
xabitolosa.com/

Xabi Tolosa (1987ko irailaren 23a, Tolosa) euskal aktore eta marrazkilari bat da. ¡Caramba! argitaletxeak argitaratu zuen Esto se ha hecho mil veces (euskaraz, Hau hamaika aldiz egin da) komikiarengatik ezaguna da, baina Cabás zein Todos tus secretos luzemetraietan eskuratu zituen paper garrantzitsuengatik ere arrakasta handia lortu zuen. Fotogramas aldizkariak, 2016an, espainiar beste zinemaren ezinbesteko hamar antzezleen artean sartu zuen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabi Tolosan jaio zen 1987an, bere unibertsitate-ikasketak Bilbon egin zituen, bikoizketa zein antzerki lanetan murgilduta zegoen bitartean.[2] 2011an Madrilera joatea erabaki eta bertan, laburmetraietan zein publizitatean lan egiteari ekin zion. Hurrengo urtean Cabás luzemetraia filmatu zuen Pablo Hernando zuzendari arabarraren gidaritzapean, azken hau espainiar low cost zinearen eredu gisa hartzen da.[3][4] Hurrengo urteetan gauzatu zituen lanen artean Nacho Vigalondoren "Carlota" laburmetraian eta Manuel Bartualen Todos tus secretos pelikulan egin zituenak aipagarri ditugu.[5] Aipatu dugun azkenak Malagako Jaialdian sari bat jaso zuen, argitaratu zen urtean bertan.[6] Denboraldi horretan zehar, 2012an bere kabuz, Esto se ha hecho mil veces komikia argitaratzeari ekin zion, horretarako sare sozialak baliatuz. Bic boligrafoekin egindako komiki autobiografiko bat dugu,[7] sare sozialei esker zabaltzea lortu zuena.[8][9] 2013an, ¡Caramba! argitaletxeak, humorean esperientziadunak, aipatutako komikiaren lehen hiru denboraldien bilduma bat izateko asmoa zuen liburu bat argitaratu zuen.[10]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Azules, zuz. Pablo Hernando (2009). Laburmetraia
  • Agustín del Futuro, zuz. Pablo Hernando (2011). Laburmetraia
  • 85.12.30, zuz. Manuel Bartual (2012). Laburmetraia
  • Cabás, zuz. Pablo Hernando (2012).
  • Desafío Final, zuz. Manuel Bartual (2013). Laburmetraia
  • Ventanitas, zuz. Manuel Bartual (2013). Laburmetraia. Jameson Saria eskuratu zuen.[11]
  • Carlota, zuz. Nacho Vigalondo (2013). Laburmetraia
  • Todos tus secretos, zuz. Manuel Bartual (2014). Canal Saria + Malagako Jaialdiko Zonazineko Pelikularik Onena izateagatik
  • Berserker, zuz. Pablo Hernando (2015).

Bikoizketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)«Los 10... intérpretes imprescindibles del Otro Cine Español» Fotogramas 2016-05-11 . Noiz kontsultatua: 2018-11-01.
  2. (Gaztelaniaz)«Viva la Gente 54 (Xabi Tolosa)» iVoox . Noiz kontsultatua: 2018-11-01.
  3. (Gaztelaniaz)«Fotogramas.es - Cine - Estrenos - Películas - Series - Fotogramas» Fotogramas . Noiz kontsultatua: 2018-11-01.
  4. (Gaztelaniaz)«Cabás | Sinopsis, crítica, tráiler, análisis | El Espectador Imaginario» www.elespectadorimaginario.com . Noiz kontsultatua: 2018-11-01.
  5. «'Carlota', la nueva Chica GQ de Nacho Vigalondo» GQ 2013-09-18 . Noiz kontsultatua: 2018-11-01.
  6. Malagako Jaialdiko irabazleak, 2018ko azaroaren 1ean kontsultatua.
  7. «Entrecomics Comics» www.entrecomicscomics.com . Noiz kontsultatua: 2018-11-01.
  8. España, ACDCómic, Asociación de Críticos y Divulgadores de Cómic de «Cómic digital hoy | ACDCómic, Asociación de Críticos y Divulgadores de Cómic de España» www.acdcomic.es . Noiz kontsultatua: 2018-11-01.
  9. Bilbao24horas webgunea, Xabi Tolosari elkarrizketa (Gazteleraz) 2018 azaroaren 1ean koltsultatua.
  10. Bic koadernoei eta Xabi Tolosaren lanari buruzko informazioa duen PDFa, 2018ko azaroaren 1ean kontsultatua.
  11. Jaialdiko saria lortu zuela erakusten duen webgunea, 2018ko azaroaren 1ean kontsultatua.
  12. (Gaztelaniaz)tolosa, xabi «Un dos, los micrófonos» Esto se ha hecho mil veces . Noiz kontsultatua: 2018-11-01.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]