Xabier Azurmendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Xabier Azurmendi
Bizitza
Jaiotza Zegama1935eko azaroaren 21a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Hernani1996ko azaroaren 26a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 460

Xabier Azurmendi Agirre (Zegama, Gipuzkoa, 1935eko azaroaren 21a[1] - Hernani, Gipuzkoa, 1996ko azaroaren 26a) euskal idazle eta elizgizona izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zegaman jaioa, apaiz ikasketak Donostian 1961. urtean burutu zituen. Ondoren Erroman eta Valentzian beste ikasketak egin zituen. Teologian lizentziatu zen Gasteizen.[2] Bertsolaritzarekin txikitandik izan zuen harremana, eta 1953an jaso zuen lehen olerki saria. Irun Hiria sariketan bigarren geratu zen 1971n. Euskal Literatura eta Antropologia ikertzen urte asko eman zituen. Hernanin Florida auzoko parrokoa izan zen. 1995an Gerriko Ikerlan-saria irabazi zuen. Euskal aldizkari eta egunkarietan sarritan kolaboratu zuen.[3]

Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Izatearen malura (1971, Gero)
  • Asekaitz. Maiteño (1974, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa)
  • Jesus (1978, Leopoldo Zugaza)

Saiakerak eta ikerketa lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Inazio Ariztimuñoren Santa Kruz apezaren bizitzaren liburuaren prestaketa, 1986.
  • Aitzolen kazetaritza lanak. 1987.
  • Orixeren argitaratu gabeko lanak. 1994.
  • Klaudio Otaegiren olerkaria (1836-1890), Patri Urkizurekin batera. Lasarte-Oria: Etor, 1992. ISBN: 84-85527-81-X.
  • San Adrian eta Inguruen Kondaira. VI. Gerriko Ikerlan-sariketa 1995an. Lazkao: Euskadiko Kutxa, 1996. 172 or. ISBN: 84-922191-8-1.
  • Atzoko Zegama. Luix Mari Zaldua Etxaberekin batera. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. 309 or. ISBN: 84-89516-51-0.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. San Adrian eta Inguruen Kondaira, 163 or.
  2. http://www.euskomedia.org/aunamendi/18890
  3. San Adrian eta Inguruen Kondaira, 163 or.


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.