Xabier Olarra
| Xabier Olarra | |
|---|---|
(2017) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Tolosa, 1953ko irailaren 5a (72 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta itzultzailea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Xabier Olarra (Tolosa, Gipuzkoa, 1953ko irailaren 5a - ) euskal idazlea eta itzultzailea da. Olarrak hiru alditan irabazi du Euskarazko Literatura Itzulpena Euskadi saria eta 2025ean Itzultzaile Baten Lanari Sari Nazionala jaso zuen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filosofia eta Letretan lizentziatua (Hizkuntza Erromanikoak), euskara eta euskal literaturako irakasle izana da hainbat urtez. Nafarroako Gobernuko itzultzaile izan zen 1988tik, erretiroa hartu zuen arte. Joseba Urteagarekin eta Jose Manuel Gonzalezekin batera Igela argitaletxea jarri zuen martxan.[2]
2006an, Literatura Itzulpengintzako Euskadi Saria jaso zuen lehen aldiz Estilo ariketak liburuarekin, Raymond Queneauren Exercices de style liburuaren itzulpenagatik.[3]
2012an, Arantzazu Royorekin batera, Euskadi saria jaso zuen "Euskal hizkuntzako literatura itzulpena" kategorian, Jakobian eraikina liburuagatik. Faulkner, Chandler, Hammett, Capote, Ford Madox Ford, Thompson, James M. Cain, Jean-Paul Sartre edo James Joyce idazleen lanak euskaratu ditu.
2016an, Literatura Itzulpengintzako Euskadi Saria irabazi zuen, oraingoan, Ulises lanagatik, James Joyceren Ulysses lanaren itzulpena.[4]
2025ean, Itzultzaile Baten Lanari Sari Nazionala jaso zuen. Epaimahaiaren arabera, Olarra "euskararen historiaren itzultzaile bikain, garrantzitsu, oparo eta diziplinartekoenetako bat da. Euskarazko nobela beltzaren aitzindari eta sartzaile nagusia, Olarra jariakortasun handiz mugitu da genero, garai, erregistro eta hizkuntzen espektro zabal batean zehar. Lau hamarkadatik gorako ibilbide luze eta bikaina, itzulitako lanen kalitatean eta konplexutasunean nabarmentzen dena ".[1]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haur eta gazte literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Asteazkenez amaitu zen astea (1989, Elkar)
- Eskolan ikasten ez direnak (1996, Elkar)
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Ulises (Joyce) | |
|---|---|
| Fitxategi:0 | |
| Xabier Olarra itzultzailea James Joyceren "Ulises" liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
| Datuak | |
| Argitaratze-data | 2015 |
| Orrialdeak | 1017 |
| ISBN | 978-84-943560-5-6 |
| Itzultzailea | Xabier Olarra |
| Ballantraeko premua (Stevenson) | |
|---|---|
| Fitxategi:0 | |
| Xabier Olarra itzultzailea Robert Louis Stevensonen "Ballantraeko premua" liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
| Datuak | |
| Argitaratze-data | 1997 |
| Orrialdeak | 295 |
| ISBN | 978-84-87484-19-3 |
| Itzultzailea | Xabier Olarra |

- Joyce, James: Ulises (2015). Iruñea, Igela.
- Dashiell Hammett: Kristalezko giltza (2014). Iruñea, Igela
- Ian McEwan: Hoben-ordaina (2012). Iruñea, Igela
- Alaa Al Aswani: Jakobian eraikina (2011). Iruñea, Igela
- Lorenza Mazzetti: Zerua gainbehera dator (2010). Iruñea, Igela
- Agatha Christie: Stylesko gertaera misteriotsua (2010). Iruñea, Igela
- Bill S. Ballinger: Segundorik luzeena (2009). Iruñea, Igela.
- W. Somerset Maugham: Sei istorio (2008). Iruñea, Igela.
- J.R.R. Tolkien: Hobbita (2008). Iruñea, Igela.
- Bill S. Ballinger: Ilegorriaren emaztea (2007). Iruñea, Igela.
- Raymond Queneau: Estilo-ariketak (2005). Iruñea, Igela.
- Mark Haddon (2006) Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia. Iruñea, Igela.
- Thompson, Jim (2006) 1280 arima. Iruñea, Igela.
- Cain, James M. (2005) Postariak bi aldiz deitzen du beti. Iruñea, Igela.
- Agatha Christie: Orient-Expresseko hilketa. (2004). Iruñea, Igela.
- Agatha Christie: Roger Ackroyden hilketa (2004). Iruñea, Igela.
- Sacks, Oliver (2003) Antropologo bat Marten. Donostia, EHU, ZIO.
- Cain, James M. (2002) Iruzurgilea. Iruñea, Igela.
- Márai, Sándor (2002) Azken hitzordua. Iruñea, Igela.
- Bierce, Ambrose (2000) Deabruaren hiztegia. Euba, Ibaizabal.
- Capote, Truman (2000) Kameleoientzako musika. Iruñea, Igela.
- Ford, Ford Madox (1999) Historiarik goibelena. Iruñea, Igela.
- Hemingway, Ernest (1998) Francis Macomber eta beste… Iruñea, Igela.
- Hammett, Dashiell (1997) Maltako belatza. Iruñea, Igela.
- Hammett, Dashiell (1996) Uzta gorria. Iruñea, Igela.
- Stevenson, Robert L. (1994) Ballantraeko premua. Iruñea, Igela.
- Capote, Truman (1993) Odol hotzean. Iruñea, Igela.
- London, Jack (1992) Midasen kuttunak. Iruñea, Igela.
- Cain, James M.(1991) Galbidea. Iruñea, Igela.
- Chandler, Raymond (1991) Ez adiorik. Iruñea, Igela.
- Capote, Truman (1990) Eskuz landutako hilkutxak. Iruñea, Igela.
- Faulkner, William (1990) Santutegia. Donostia, Elkar.
- Fitzgerald, Francis Scott (1990) Gatsby handia. Iruñea, Igela.
- Conan Doyle, Arthur (1989) Zirriborro eskarlata. Iruñea, Igela.
- McCoy, Horace (1989) Zaldiak akatzen ditugu ba… Iruñea, Igela.
- Sartre, Jean Paul (1987) Nekrassov. Donostia, Antzerti.
- Thompson, Jim (1986) 1280 arima. Donostia, Elkar.
- Cain, James M. (1983) Karteroak beti deitzen du bi aldiz. Donostia, Elkar.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2006an, Itzulpenaren Euskadi saria Queneau, Raymond: Estilo-ariketak (2005). Iruñea, Igela.
- 2012an, Itzulpenaren Euskadi saria, Arantzazu Royorekin batera Al Aswani, Alaa: Jakobian eraikina (2011). Iruñea, Igela.
- 2013an, Dabilen Elea saria eman zioten, egindako ibilbideagatik.
- 2016an, Itzulpenaren Euskadi saria[5] Joyce, James: Ulises (2015). Iruñea, Igela. eleberriaren euskaratze lanagatik.
- 2025ean, Itzultzaile Baten Lanari Sari Nazionala.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Xabier Olarra Lizaso, Premio Nacional a la Obra de un Traductor 2025, y Marian Ochoa de Eribe, Premio Nacional a la Mejor Traducción 2025. .
- ↑ «"Euskarara ekarritako mundu zabaleko autoreen lanak euskal literaturaren parte dira"» Argia (kontsulta data: 2021-03-29).
- ↑ «2006.urteko 'Euskadi' Literatura sariak - Kultura saila - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-10-14).
- ↑ «Euskadi literatura sariak (2016)» www.euskadi.eus 2017-09-29 (kontsulta data: 2025-10-14).
- ↑ Eitb.eus: "Euskadi sariak 2016, Luis Garde, Xabier Olarra eta Gabriela Ybarrarentzat"