Xabier Zaldua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Zaldua
Bizitza
JaiotzaZumarraga1977ko abenduaren 21a (46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaizkolaria

Xabier Zaldua (Zumarraga, 1977ko abenduaren 21a)[1] gipuzkoar aizkolaria da, Euskal Pentatloi Saria hirutan irabazi duena.[2] Herri kiroletan apustuak jokatu ditu eta marka saiakerak ere egin izan ditu. Telebistan ere aritu izan da, Gailurra Xtreme saioan esate baterako.[3]

Aizkora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an hasi zen aizkora txapelketetan parte hartzen. 2018. urtean Lehen Mailan lehiatu zen. 2021ean, bigarren postua erdietsi zuen Euskadiko Aizkolari Txapelketan.[4]

Kataolatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko ekainaren 22an, Xabier Zaldua "Kataolatza"ren lana egitera animatu zen. 125 kiloko kubikoa 25 aldiz altxatu, 6 oinbiko eta 6 kilometro korrika. 30 urtez inguru inorrek ez ditu lan hauek egin. Bere lana 90 minutu eta 24 segundutan egin zuen. Errekorra Arria II.ak dauka. Gutxik lortu dute lan hau amaitzea, Olasagasti, Nemesio Arregi, Mendizabal, Kataolatza, Txikia, Arria II.a eta Zaldua bera.

Apustuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010-05-09 AZPEITIA: ANDER ERASUN - XABIER ZALDUA. 10 kanaerdiko eta 10 kilometro korrika. Zaldua garaile.

2010-04-03 DONEZTEBE: RAUL CASTRO - XABIER ZALDUA. 18 kanaerdiko. Zaldua garaile.

2011-10-30 AZPEITIA: JOSEBA OTAEGI - XABIER ZALDUA. 10 kanaerdiko, 6 60 ontzako eta 8 kilometro korrika. Zaldua garaile.

2012-04-22 TOLOSA: JOSE MARI OLASAGASTI - XABIER ZALDUA- Olasagastik 22 kanaerdiko eta Zalduak 20 kanaerdiko. Olasagasti garaile.

2013-01-27 TOLOSA: JON IRAZU - XABIER ZALDUA. 10 kanaerdiko eta 4 oinbiko. Irazu garaile.

2013-10-08 ZEGAMA: JOSE MARI ESNAOLA eta IMANOL BERASATEGI - XABIER DORRONSORO eta XABIER ZALDUA. 14 60ontzako. Dorronsoro eta Zaldua garaile.

2013-12-22 TOLOSA: XABIER ORBEGOZO ARRIA Va - XABIER ZALDUA. 20 kanaerdiko eta 8 kilometro korrika. Arria Va garaile.

2017-03-12 AZKOITIA: LUIS TXAPARTEGI - XABIER ZALDUA. 20 kanaerdiko. Zaldua garaile.

2017-12-03 AZPEITIA: XABIER ORBEGOZO ARRIA Va - XABIER ZALDUA. 10 kanaerdiko eta 10 kilometro. Arria garaile.

2017-12-30 AZPEITIA: JOXEAN ETXEBERRIA - XABIER ZALDUA. Zalduak 10 kanaerdiko eta 10 kilometro eta Etxeberriak 10 kanaerdiko eta 8 kilometro eta 600 metro. Etxeberria garaile.

2021-06-26 LEITZA: JULEN GABIRONDO - XABIER ZALDUA. 20 kanaerdiko (16 Gabirondok eramanda, Zalduak 4) eta bi ordu osatu arte segan. Gabirondo garaile

Giza Proba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte batzuz Zaldua Zumarragako Gizon Probako kide izan zen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Xabier Zalduaren fitxa egursport webgunean
  2. «Xabier Zaldua: 'Herri kiroletan inoiz ez da ikusi horrelako girorik'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-23).
  3. «Gailurra xtrem Archives» Otamotz (Noiz kontsultatua: 2019-09-23).
  4. Gorriti, Arnaitz. Hodei Ezpeleta «Bihurri», hasieratik bukaerara nagusi Euskal Herriko Aizkolari Txapelketan. Naiz, 2021eko azaroak 28, naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]