Xabiertxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Xabiertxo
Xabiertxo, Tolosa.jpg
Xabiertxo liburuari buruzko erakusketa. Irudia Jon Zabalo Txiki ilustratzailearen azaleko marrazkian oinarritua dago.
Datuak
Generoa ikasliburua
Jatorrizko izenburua Xabiertxo
Hizkuntza Euskara
Herrialdea  EH
Artikulu hau euskarazko testuliburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Xabier (argipena)».

Xabiertxo (izenburu osoa: Xabiertxo: umiei euskeraz irakurtzen erakusteko idatzia) irakurketarako euskal testuliburu bat da, Ixaka Lopez Mendizabal eskola-liburu egileak prestatua eta 1925 urtean lehen aldiz argitaratua. Azala nahiz irudi guztiak Jon Zabalo Txiki marrazkilariak egin zituen.

Garaiko eskola-liburu guztietan zabalkunde handia izan zuena izan zen 1960ko hamarkadara arte behin eta berriz argitaratua izan zen. 1959 urtean bizkaierara moldatu zen Santi Onaindiaren eskutik. Kolorezko irudiz hornitua eta garai hartako euskarazko grafia erabiliz (r eta l hitzei azentu marka jarrita, besteak beste), baserrian girotutako liburua da eta Xabiertxo izeneko mutila du protagonista. Eskola-liburu abertzaletzat jo izan da eta morala, erlijiotasuna eta naturaren goraipamena ere nabarmentzen ditu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xabiertxo Aldatu lotura Wikidatan