Xaguxarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Xaguxarra: literatur aldizkaria
Mota euskal literatura aldizkaria
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia 1980
Azken alea 1981
Hizkuntza euskara
Argitaratze lekua Donostia
Argitaletxea Hordago
Banaketa
Ekoizpen osoa 2
Banatze-eremua  Euskal Herria
Maiztasuna urtekaria
Historia
Sortzailea Txema Larrea, Josu Zabaleta
Erredaktoreak Joxe Azurmendi, Txomin Peillen, Andolin Eguskitza, Joxemari Iturralde, Joseba Sarrionandia, Josu Landa, Iñaki Uria, Batxiler Zalakain, Mikel Antza, Mikel Etxebeste, Imanol Zurutuza, Txepe, Paul Meabe
Kanpo loturak
andima.armiarma.com/xagu/aurki.htm

Xaguxarra 1980an sorturiko euskarazko literatur aldizkari bat izan zen. Txema Larreak eta Josu Zabaletak sortu zuten, Hordago argitaletxeak Donostian plazaratua, liburu itxuran. Sortzezko ipuin eta poemen sinatzaile izan zire idazle hauek: Txomin Peillen, Andolin Eguzkitza, Joxemari Iturralde eta Joseba Sarrionandia, Pott Bandakoak; eta Susa aldizkaritik ezagunak ziren Josu Landa, Iñaki Uria, Batxiler Zalakain eta Mikel Antza.

Xaguxarraren bigarren alea (eta azkena) 1981ean kaleratu zen, liburu formatuz baita ere. Jon Miranderi omenaldia egin zioten, bai azaleko argazkiarekin bai hasierako idazkiekin (Joxe Azurmendiren sarrera, eta Miranderen poema batzuk). Lehen zenbakiko kolaboratzaileez gainera, hauek datoz: Mikel Etxebeste, Imanol Zurutuza, Txepetx eta Paul Meabe.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]