Xah

Wikipedia, Entziklopedia askea

Xah[1], batzuetan shah ingelesaren eraginez, (persieraz: شاه‎, šāh, "errege") Irango erregeek jasotzen zuten titulua zen: hitza beste hizkuntza askotara iragan da. Hitza jatorriz Persiar inperioko Akemenestar garaitik dator.

Antzina, Pertsiako enperadoreak shāhān shāh ("erregeen errege") titulua jasotzen zuen eta emakumezkoek, sahbanu (persieraz, شهبانو, «erregina»); titulu hori hiru enperatrizek bakarrik erabili dute: Purandojt-ek eta Azarmidojt-ek, K.o. 630. urtean, eta Farah Dibak, Mohammad Reza Pahlavi, Irango azken shah izan zenaren emazteak, 1979ko Irango Iraultzak kargugabetua.

Sah edo sahbanu-en semeak sahzada dira (shahzada hitzetik eratorria, “shaharen semea” edo “printzea”) eta alabak, shazad ("shaharen alaba" edo "printzesa").

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]