Xahr-i Sokhta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Xahr-i Sokhta1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
کاخ سوخته شهر سوحته.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak ii, iii, iv
Erreferentzia 1456
Kokalekua Sistan eta Balutxistan  Iran
Eskualdea2 Asia-Pazifikoa
Koordenatuak 30° 35′ 43″ N, 61° 19′ 35″ E / 30.59528°N,61.32639°E / 30.59528; 61.32639
Izen ematea 2014 (XXXVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Xahr-i Sokhta edo Xahr-e Sukhte (persieraz: شهرِ سوخته‎, "Hiri errea") Brontze Aroko hiri aztarnategi bat da, Jiroft kulturarekin kidetua. Sistan eta Balutxistan probintzian kokatua dago, Irango hego-ekialdean, Helmand ibaiaren ertzean, Zahedan-Zabol errepidetik hurbil. Gizakien ezarpenaren lehen aztarnak K.a. 3200koak dira. Irango historiaurreko aztarnategi garrantzitsuena da[1].

Hiri errearen ustekabeko igoera eta erorikoa oraindik ere misterioz inguratuta daude. Bertan aurkitutako tresnak erakusten dute halako inlongruentzia bat garai bereko beste zibilizazio hurbilekin eta agian frogatu dezakete Ekialdeko Persiar Aurrehistoria garapen independentea eduki zuela Mesopotamiako kulturekiko.

2014ko ekainan, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[2][3].

Aztarnategia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

151 ha luze-zabalekoa, Xahr-i Sokhta munduko hiri handienetakoa zen hirigintzaren hasiera-hasieran. Aztarnategiaren mendebaldean 25 ha-ko hilerri erraldoia dago. Bertan 25.000 eta 40.000 hilobi artean daude[4].

K.a. 3200 inguruan ezarria lehen aldiz, hiriak lau zibilizazio garai ditu eta hiru aldi guztiz erre zen K.a. 1800an abandonatu zuten arte.

Garaia Urteak Eremua
I K.a. 3200–2800 10–20 ha
II 2800–2500 45 ha
III 2500–2300 100 ha
IV 2300–2100

Aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buztinezko ontzi baten marrazkia, bertan aurkitua
Buztinezko ontzi baten marrazkiaren animazioa
  • Haitzurdinezko kopa bat, 2014ko abenduaren 29an aurkitua.[5].
  • 2015ko urtarrilean aurkitu zuten Brontze Aroko larruzko pieza bat, marrazkiekin apaindua[6]
  • 2006ko abenduan, arkeologoek begi artifizial bat aurkitu zuten, munduko zaharrena[7]. Esferaerdi itxura du eta 2,5 cmko diametroa. Oso gai arinez egina dago, ziurrenik asfalto pastaz. Begiaren gainazala urrezko geruza fin batez estalia dago, erdian biribil bat grabatua duela (irisa adierazteko) eta urrezko lerroak eguzki-izpiak bezala. Begiarekin aurkitutako gorpuzkiak emakume batenak dira, 1,86m garai zena, denbora hartako ohiko emakumeak baino askoz garaiagoa. Begiaren bi aldetan zulotxo bana dago, bere lekuan eusteko urrezko hariak zituena. Ikerketa mikroskopikoen arabera, betzuloab urrezko hariaren markak daude, argi utziz begi artifiziala bizatzan zehar erabili zela. Emakumearen hezurdura K.a. 2900 eta 2800 artean datatua dago[8].
Haitzurdinezko ontzi bat (Irango Museo Nazionala).
  • Munduko backgammon zaharrena, dadoak eta txarpoil haziak, eta beste hainbat aurkikuntza metalurgiko ere aurkitu dita aztarnategian.
  • Aurkitu beste gauzakiwn artean dago giza burezur bat, zeinak frigatzen du neurokirurgia praktikak zituztela, eta buztinezko ontzi bat marrazkiz apainduta, arkeologoen ustez munduko lehen animazioa dena.
  • Ikerketa paleoparasitologikoen arabera, biztaneek nematodo izurritea jasan zuten, Physaloptera generoko har arraroena[9].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Artikulua Payvand Iran News aldizkarian (206-11-21)
  2. Shahr-i Sokhta.
  3. Twenty six new properties added to World Heritage List at Doha meeting.
  4. Sandro Salvatori And Massimo Vidale, Shahr-I Sokhta 1975-1978: Central Quarters Excavations: Preliminary Report, Istituto italiano per l'Africa e l'Oriente, 1997, ISBN 978-88-6323-145-8
  5. Unique marble cup, other discoveries in Burnt City 2014-12-19.
  6. Ancient Piece of Leather Found in Burnt City 2015-1-15.
  7. 3rd Millennium BC Artificial Eyeball Discovered in Burnt City 2006-12-6.
  8. 5,000-Year-Old Artificial Eye Found on Iran-Afghan Border 2007-2-20.
  9. Makki, Mahsasadat (2017) «Human spiruridiasis due to Physaloptera spp. (Nematoda: Physalopteridae) in a grave of the Shahr-e Sukhteh archeological site of the Bronze Age (2800–2500 BC) in Iran» Parasite: 18 doi:10.1051/parasite/2017019 ISSN 1776-1042.