Xalbador ikastetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Xalbador ikastetxea edo Xalbador kolegioa Kanbon (Lapurdi) dagoen ikastola da, Seaskaren barnean sortua, lehen maila ondorengo eta lizeo aurreko collège mailako ikasketak eskaintzen dituena. Ipar Euskal Herrian bere mailan euskarazko ikasketak ematen zituen lehen ikastetxea izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983an sortu da iparraldean bigarren mailako lehen kolegioa. Nire Pentzea etxea izan da ikastetxearen lehen egoitza. Komunitatearen (guraso, irakasle, herritar eta kanpoko laguntzaileak) boluntario lanari esker garatu duten emaitza da.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz ikastea da lehen helburua. Eta ikasleak euskaldun herritar arduratsu eta parte-hartzaileak bihurtzea

Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017-2018 ikasturteko datuak:

  • 329 ikasle; horietarik 11 IEP egituran dira (Inklusiorako Egitura Pedagogikoa).
  • 41 irakasle eta langile.

Irakaskuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei pedagogi ildoetan oinarritua ; hala nola, zentzua ematen duen pedagogia, ikasleen jarraipena segurtatzen duen pedagogia, proiektu bereziak sustatzen duen proiektua, ateraldiak, pedagogi aktiboa eta eztabaida guneak eskaintzen dituzten pedagogiak jorratzen ditu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.