Edukira joan

Xanten

Wikipedia, Entziklopedia askea

Xanten, Alemaniako herria da, Ipar Renania-Westfalia eskualdean kokatua, Belgika eta Herbehereetako mugetatik gertu. 72.39 kilometro koadroko hedadura du, eta, 2006ko abenduaren 31n egindako azken erroldaren arabera, bere biztanleria 21.586 pertsonakoa da.

Herritik gertu igarotzen da Rhin ibaia.


Herri honen jatorria, Rhin ibaiaren arro guztian zehar aurkitzen diren beste guztiek bezala, Erromatar Inperioan du. K.a. 15. urtean, Castra Vetera izeneko kanpamendu militarra zegoen Rhin ibaiaren inguruan. Eta kanpamendu hori, Germania Magna konkistatzeko abiapuntu gisa erabili zen. Ondoren, kanpamendu hori suntsitua izan zen, eta urrutiraxeago, Castra Vetera II izeneko kanpamendua sortu zuten erromatarrek, Castra Vetera I kanpamendutik gertu.

Herri honetako bitxikerien artean, herriaren izena bera da, Alemanian aurkitzen diren herri guztietatik, izena X hizkiaz hasita duen bakarra baita.

Biztanleriaren tamainaUrtea15.00016.00017.00018.00019.00020.00021.00022.0001970198019902000201020202030XantenBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]