Xari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Xari
View of Chari.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 282 m
Luzera 1.400 km
Geografia
Charirivermap.png
Koordenatuak 12° 54′ 34″ N, 14° 33′ 54″ E / 12.9094°N,14.565°E / 12.9094; 14.565Koordenatuak: 12° 54′ 34″ N, 14° 33′ 54″ E / 12.9094°N,14.565°E / 12.9094; 14.565
Herrialdea Kamerun, Txad eta Afrika Erdiko Errepublika
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 650.000 km²
Arro hidrografikoa Q46527015 Itzuli
Bokalea Txad
Mendizaletasuna

Xari ibaia[1] Afrikako ibai luzea. Afrika Erdiko Errepublikan jaiotzen da, eta Txad aintziran isurtzen ditu urak. Ibilbidearen zati bat Txad eta Kamerunen arteko muga naturala da.

1.400 km-ko luzera du, eta 548.747 km²-ko arroa. Munduko 55 arro handienen artean dago. Ibaiadar garrantzitsuenak Sara, Aouk, Bahr Keïta, Salamat eta Logone dira. Sarh eta N'Djamena hiriak dira zeharkatzen dituen hirietako batzuk.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chari ibaira iritsi ziren lehen europarrak Dixon Denham, Hugh Clapperton eta Walter Oudney britaniarrak izan ziren, eta Txad aintzirara iritsi ziren 1823an.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chari ibaia.

Chari ibaia Afrika Erdiko Errepublikan jaiotzen da, Bamingui eta Gribingui ibaien elkargunean, Txad eta Afrika Erdiko Errepublikaren arteko mugan. Bamingui ibaia 50 km-tan zehar Txad eta Afrika Erdiko Errepublikaren arteko muga naturala da. Ibaiaren tarte honetan, Bangoran ibaiarekin bat egiten du, eta biek Bamingui-Bangorameko Parke Nazionala mugatzen dute.

Ondoren, Txadeko lurretan sartu baino pixka bat lehenago, eskuinetik Bahr Aouk ibaiarekin egiten du bat, Txad eta Afrika Erdiko Errepublikaren arteko muga eginez.

Chari ibaia Txadeko hiriburua (N'Djamena) zeharkatzen du, eta bertan ibaiadar nagusietako bat (Logone) hartu ondoren, Txad aintziran isurtzen ditu urak. Txad aintziraren uren % 80a Charitik datoz.

Ibaiaren ibilbidearen azkeneko zatiak, Kamerun eta Txaden arteko muga egiten du, eta Logone ibaiarekin batera, Djamenan dauden 6.000 km²-ko lautadak urpetzen ditu.

Zeharkatzen dituen hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xari Aldatu lotura Wikidatan