Xarles Bidegain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xarles Videgain» orritik birbideratua)
Xarles Bidegain

Bizitza
JaiotzaBaiona1947ko ekainaren 30a (76 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendariaJean Haritxelhar
Doktorego ikaslea(k)Eneko Bidegain
Eñaut Etxamendi
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia

Xarles Bidegain Castet[1] (Baiona, 1947ko ekainaren 30a -) euskaltzain eta ikertzailea da. Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean Euskal Literatura eta Literaturako katedradun emeritua da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baionan jaioa, txikitatik Oztibarre eskualdearekin lotura izan du, Mailuxa Castet ama Izurakoa baitu eta umetan hiru hilabetez Arhantsusin ematen baitzituen; amak ere gurasoak oztibartarrak zituen, aita Arroze eta Mariana Hitta ama Jutsikoa. Paul aita Alduden jaioa eta aitaren aldetik Eugenio Bidegain aitona Erratzuko Bozaten.

Tolosa Okzitaniako Unibertsitatean izan zituen irakasleen artean Jacques Allièresek utzi zion eraginik handiena eta Bidegainek bere zuzendaritzapean egin zuen lehen ikerketa lana, 1982an. Irakaskuntzan eman zituen lehen urteetan Baionako ikastetxe batean eta IKAS elkartean idazkari eta euskara irakasleak trebatzen ibili zen.

1996tik Lapurdum aldizkariko idazkaria da eta beste agerkari batzuetan ere, Eganen adibidez, idatzi izan du.[2] Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean hizkuntza irakaslea da, lexikologia eta beste arlo batzuetan.

Euskaltzaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982tik euskaltzain urgazlea izan da; lan garrantzitsu askotan parte hartu izan du, Euskal Herriko Hizkuntza Atlas edota Euskararen Herri Hizkeren Atlasean besteak beste.[3] 2006tik euskaltzain osoa izateko proposatua, 2009an euskaltzain emeritu bihurtu zen Txomin Peillenen lekua hartu zuen. Akademian ere ikergai nagusia izan den ahozko euskararen ikerketan sakontzen aritzeko asmoa erakutsi zuen.[4]

“Baionan” izeneko sarrera hitzaldia irakurri zuen Baionan 2010eko urriaren 30ean.[5] Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria da, 2012ko urriaren 18an izendatua.[6]

Hizkuntza Atlasen eremuan nazioarteko proiektu batzuetan parte hartzen du: Atlas linguarum Europae egitasmoaren batzorde eragileko kidea eta Grenobleko Unibertsitateak argitaratzen duen Géolinguistique aldizkariaren erredakzio-batzordekidea da.

2022tik euskaltzain emeritua da.[7] Euskaltzain oso gisa, Itxaro Bordak hartu zuen Bidegainek utzitako postua.[8]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste hainbat ikerketa lan egin izan ditu; Joañes Castet Larzabaleko osabari buruzkoa dugu adibide.[10] EUDIA Euskararen bariazioa aztertzeko ikerketa taldeko kidea da.[11]

XVIII. mendeko 50 gutun lapurteraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Lamikiz, Manuel Padilla-Moyano ikertzaileekin Othoi çato etchera (Otoi zatoz etxera) liburua argitaratu zuen Lapurdum agerkarian, 1757an lapurteraz idatzitako 50 gutunei buruz. Lapurdiko 48 herritarrak Ternuatik gertu dagoen Kanadako Louisburg hirian zeuden lagunei idatzitakoak.[12][13]

Geroago Xabier Elosegi idazleak lan osagarria argaitaratu zuen gutun horietaz. Artxiboetan lan sakona egin zuen eta gogoeta egin zuen igorleei eta jasotzailei buruz (Nongoak ziren? Alfabetatuak ziren? Ofizioak?), baita Lapurdiko gizarteaz eta herritarren alfabetatze mailaz XVIII. mendean.[14][15]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Ipar Euskal Herrian euskal kultura eta zientzian nabarmendu diren pertsonak saritzen dituen Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Saria eman zioten.[16]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Izena Charles idatzita ere aurki daiteke; kasurako Ikerren webgunean; deiturari dagokionez sarritan Videgain grafiaz (ikus Xarles Videgain izen-deiturak[Betiko hautsitako esteka] Erabili.com webgunean); hala ere Bidegain grafia arautua ere topa daiteke, Berrian[Betiko hautsitako esteka] edo Euskaltzaindiaren idazkietan. Okzitaniera arautuan bigarren deiturak Castèth grafia du; "gaztelu" esan nahi du.
  2. Egan Ibiñagabeitia Proiektuan.
  3. Euskaltzaindiaren webgunea.
  4. «Ahozko euskara ikertzen jarraituz lagunduko diot Euskaltzaindiari»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2009ko martxoaren 27a.
  5. Bidegain, Xarles. (2010-10-30). Baionan. Euskaltzaindia.
  6. «Videgain, Xarles» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-01).
  7. Ramirez, Oihane Puertas. «Xarles Bidegain eta Andoni Sagarna euskaltzain emeritu egin dituzte» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).
  8. «Itxaro Borda idazlea eta Andres Alberdi hizkuntzalaria euskaltzain oso izendatu dituzte» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).
  9. Liburua[Betiko hautsitako esteka] Garan, 2009ko apirilaren 8a.
  10. Joañes Castet-en kantu-kahierra (Oztibarre, 1936).
  11. EUDIAko kideen zerrenda EHUren webgunean.
  12. Lamikiz, Xabier; Padilla-Moyano, Manuel; Videgain, Charles. (2015). Othoi çato etchera. Le Dauphin itsasontziko euskarazko gutunak (1757) - Correspondance basque du corsaire Le Dauphin (1757). Lapurdum ISBN 978-2-9553413-1-5..
  13. Villanueva Etxague, Bidatz. «Gutunak, distantzia laburtzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  14. Elosegi, Xabier. (2019). Le Dauphin: 1757ko gutuneriari buruzko osagarriak eta gogoetak, «othoi çato etchera». Euskaltzaindia ISBN 978-84-948489-8-8..
  15. (Gaztelaniaz) «El Biltzar de Sara reúne hoy y mañana a 125 autores. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  16. Saria Eusko Ikaskuntzaren webgunean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]