Edukira joan

Xarma lupulukara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
FamiliaBetulaceae
GeneroaOstrya
Espeziea Ostrya carpinifolia
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakxarma lupulukararen zur

Xarma lupulukara[1] (Ostrya carpinifolia) Betulaceae familiako zuhaitza da, jatorriz Europakoa.

Xarma lupulukaraK gutxitan gainditzen du 15 metroko garaiera. Xarma arruntaren ("Carpinus betulus") antza du, batez ere hostoen forman, baina enbor pitzatuagatik eta fruituengatik ezberdintzen da, hauek lupuluaren antzekoak baitira (hortik datorkio izena).

Betulaceae besteetan bezala, lore arrak gerba moduan biltzen dira. Apirilean edo maiatzean agertzen dira. Infruteszentzia kono txiki bat dirudi, non hazi bakoitza poltsatxo batean sartuta dagoela dirudien. Haizeak barreiatzen du.

Habitat naturala Italian, Austrian, Eslovenian, Grezian, Balkanetan, Suitza hegoaldean, Espainian eta Anatolian du. Ostrya generoko europar bakarra da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm (noiz kontsultatua: 2024-12-18)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]