Xavier Bettel
Xavier Bettel (Luxenburgo, 1973ko martxoaren 3a) luxenburgoar abokatu eta politikaria da. Luxenburgoko lehen ministroa da 2013ko abeduaren 4tik.
Alderdi Demokratikoko kidea da eta Diputatuen Ganberako kide izan zen 199tik 2013ra, eta Luxenburgoko alkatea 2011tik 2013ra. 2013ko hauteskundeetan Alderdi Demokratikoa hirugarren geratu ondoren, Bettelek koalizio gobernua osatu zuen 2013an. 2018ko hauteskundeetan berriro hautatu zuten.
Luxenburgoko historian gobernu bat zuzendu duen lehen gay politikaria da.