Xbox 360

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Xbox 360 System.png

Xbox 360 Microsoft enpresaren bigarren bideojoko kontsola da. Xbox kontsolaren ondorengoa da, eta Playstation 3 eta Wii sistemak ditu lehiakide, bidejoko kontsolen zazpigarren belaunaldian.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere PUZ, “Xenon”, IBM-ren PowerPC teknologian onarrituta dago, eta hiru nukleoetako prozesatzaile zentrala erabiltzen du. Bere GUZ, “Xenos” deitutakoa, ATI enpresak garatu zuen, eta “Unified Shader” teknologia erabiltzeko gai da. Sistemak 512MB-eko EDRAM memoria nagusia dauka. Kanpo ataka bat dauka disko gogor batekin konektatu ahal izateko, Ethernet konexioa eta bi USB 2.0 ataka. Bere tamaina da, gutxi gora-behera, 258mm (zabalera) x 309mm (altuera) x 83mm (fondoa) eta, 3,5 kilogramo pisatzen du.

Bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xbox 360 2005ko azaroan kaleratu zen (“Core” eta “Premium” bertsioetan). Hasieratik, Europan eta AEBetan harrera oso ona izan zuen, baina nahiko makala Japonian. Hurrengo urteetan, kontsolaren beste bertsioak kaleratu zuen Microsoft-ek “Arcade” eta “Elite” izenekin hain zuzen ere.

2009 urterako, Microsoft-ek kontsola honen 30 milioi unitate saldu ditu mundu osoan, eta bere belaunaldiko bigarren kontsola salduena izatea lortu du (Nintendo Wii-ren atzetik eta Sony Playstation 3ren aurretik).

Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere belaunaldiko joko katalogorik handiena dauka Microsoft-en kontsola. Honen arrazoia zera izan daiteke: Bai Xbox 360 bai bere aurrekari Xbox Windows sistema eragilean oinarrituta daude, eta bere barne arkitektura PC baten ezaugarri ugari ditu. Horregatik, beti izan da errazagoa programatzaileentzat joko baten Xbox 360 eta PC bertsioak ia aldi berean garatzea. Horrez gain, kontsola hau Wii eta Playstation 3 baino urte bat lehenago kaleratu zen, eta honek merkatuan abantai handia eman zion Xbox 360 sistemari.

Xbox 360 kontsolan argitaratu diren joko arrakastatsuenak izan dira, beste batzuen artean, Gears of War, Halo 3, GTA IV, Bioshock, Oblivion edo Call of Duty 4.

Xbox Live![aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xbox Live! internet-en bidez jolasteko eta edukiak banatzeko Microsoft-ek garatutako sistema da. Ordaindutako harpidetza bati esker, Xbox 360 kontsolaren erabiltzaileek beste erabiltzaileekin jolas dezakete internet-eko konexioa erabiliz, eta Xbox Live!-en argitaratutako edukiak (filmak, musika, bideojokoak, etab.) deskargatzeko aukera ere badute.

Bideojoko kontsolen zazpigarren belaunaldi honek internet-en alde egin zuen apustu garbia. Hasieratik, Xbox Live! izan zen sistemarik indartsuena eta erabiltzaile gehien izan zuena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xbox 360 Aldatu lotura Wikidatan