Xemen II.a Gaskoiniakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xemen II.a Gaskoiniakoa
Bizitza
Heriotza846
Familia
AitaXemen I.a Gaskoiniakoa
Anai-arrebak
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Xemen II.a[1] (?-846), Mostelanicus ezizenaz ezaguna, Bordele eta Saintesko konde (840-846) eta Baskoniako dukea (845-846) izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carolus Handiak izendatutako Xemen I.a dukearen seme edo iloba izan zen.

839an, Luis Errukitsuak Akitania Pepin II.a bere iloba matxinoaren eskuetatik hartu zuenean, bere aldekoak ziren konderrietan zatitua zuen. Xemen orduko konde berrietako bat izan zen.[2] Horrela, enperadoreak Antsoren —lehenik Pepinen aurka eta gero Luisen aurka aritutako bertako buruzagiaren— boterea murriztu nahi zuen.

Luis enperadorea hiltzean, Xemenek hasieran Karlos Burusoilaren alde egin bazuen ere, laster Pepinen alde egin zuen. Hori zela eta, dux Wasconum bilakatu zen, ziur asko Antsoren baskoien aurkako frankoek sortutako marka gobernatu zuelako. 845eko udazkenean, Xemenek Bordele eta Saintes erasotzen ari ziren bikingoen aurka egin zuen. Bikingoek atxilotu eta erail zuten.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Seguin gaskoierazko bere izena izan zen, agian germaniar jatorrizko arroa zuena. Sigiwinus, Siguvinus, Siguinus, Siguin, Sigiwin, Sigwin edo Sigoin ere idazten zuten. Euskaraz Semen zen, agian Biblian agertzen den Simon edo "seme" hitzarekin loturikoa. Euskaraz Scimin, Skimin, Scemenus, Semen, Semeno, Xemen edo Ximen eta gaztelaniaz Ximeno edo Jimeno da. Biak, Semen eta Seguin, orduko iturrietan agertzen dira.
  2. Monlezun, Jean Justin. "Histoire de la Gascogne". 1846
  3. Higounet, Charles. "Bordeaux pendant le haut moyen age". Bordele, 1963