Xerez Club Deportivo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xerez Club Deportivo
Sorrera1947
Futbol zelaiaChapin
edukiera: 22.000 lagun
inaugurazioa: 1988
PresidenteaEspainia Ricardo García Sánchez
EntrenatzaileaEspainia Nene Montero
Liga3. maila RFEF
2021-223.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
2009ko igoera ospatzen.
Municipal de Chapin estadioa.

Xerez Club Deportivo futbol talde andaluziarra da, 1941an Xerez hirian (Cadizko probintzia) sortutakoa. 2009-10 denboraldia izan du lehen mailan jokatu duen bakarra. Gaur egun liga probintzialetan ari da arazo ekonomikoek eraginda.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesekin lotura handia izan zuen hiriak bere cherry ardoak zirela eta. Hauek XIX mendearen bukaeran beren ohiturak ekarri zituzten, tartean cricketa eta futbola ere bai. 1876an Sociedad de Foot-ball baten agiria dago eta 1887an Sociedad Jerezana izeneko talde batek ingelesen aurkako partida jokatu zuela esaten da. William & Humbert Upategietago Sir Thomas Spencer jaunak Sociedad Jerez Foot-Ball Club sortu zuen 1907an. Jantzi zuria eta urdina zituen. Garai hartan beste talde batzuk ere sortu ziren, "Fortuna Foot-Ball Club" (horia eta beltza, 1908an), "Jerez Balompié" (urdina eta granatea, 1912an) eta "España-Mundo Nuevo F.C." (zuri-gorria, 1913an). Dena dela bizitza luzerik ez zuten izan talde hauek.

1933an Xerez Fútbol Club taldea sortu zen. Birritan jokatu zuen lehen mailara igotzeko fasea baina ez zuen lortu eta Errege Kopan Real Madrilek kanporatu zuen behin. 1942an bigarren taldea sortu zuen, Club Deportivo Xerez. 1946an arazo ekonomikoen erruz taldea desagertu egin zen eta 1947an talde berria eratu zen, gaur egungo Jerez Club Deportivo. 1963an Xerez Club Deportivo izena hartu zuen 1933ko taldearen omenez.

50. hamarkadan bost urte egin zituen bigarren mailan, 1953 eta 1958 artean. Emaitzarik onena seigarren postua izan zuen. 80. hamarkadararte ez zuen lortuko bigarren mailara itzultzea, baina bi urte besterik ez zituen egin bertan. 2001ean berriz bigarren mailara igo eta hurrengo urtean Bernd Schuster entrenatzaile zuela lehen mailara igotzear izan zen, jokalariek ez zuten soldatarik kobratzen eta azken 8 partidetan maila eskasa eman zuen. 2005-06 eta 2006-07 urteetan ere maila ona eman zuen eta azkenean 2008-09 denboraldian txapeldun izan eta lehen mailara igo zen. Hasiera hasieratik izan zituen emaitza kaskarrak eta azkenengo jardunaldirarte salbatzeko aukerak izan zituen arren jeitsi egin zen.

Azken urteetan arazo ekonomiko larriak izan ditu. 2013an bigarren mailan azkena izan zen baina jeitsiera administratiboagatik hirugarren mailan aritu zen 2013-14an. Hemen 19. postuan amaitu eta Andaluziako erregional mailara jeitsi zen. 2017an hirugarren mailara itzuli zen.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022-23 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 1
  • Denboraldiak 2. mailan: 33
  • Denboraldiak 2. B mailan: 17
  • 1. maila RFEF: 0
  • 2. maila RFEF: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 26
  • 3. maila RFEF: 2
  • Ligako posturik onena: 20.a Lehen mailan (2009-10)

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea # Maila Postua Errege Kopa
2004-05 2 Bigarren maila 8.a 2. itzulia
2005-06 2 Bigarren maila 7.a 5. itzulia
2006-07 2 Bigarren maila 9.a 1/32
2007-08 2 Bigarren maila 15.a 1/32
2008-09 2 Bigarren maila 1.a 2. itzulia
2009-10 1 Lehen maila 20.a 1/32
2010-11 2 Bigarren maila 8.a 1/32
2011-12 2 Bigarren maila 14.a 2. itzulia
2012-13 2 Bigarren maila 22.a 2. itzulia
2013-14 4 Hirugarren Maila 19.a 3. itzulia
2014-15 5 Andaluziako lehen maila 19.a -
2015-16 5 Andaluziako lehen maila 18.a -
2016-17 5 Andaluziako lehen maila 3.a -
2017-18 4 Hirugarren Maila 16.a -
2018-19 4 Hirugarren Maila 10.a -
2019-20 4 Hirugarren Maila 17.a -
2020-21 4 Hirugarren Maila 2.a/4.a -
2021-22 5 3. maila RFEF 3.a -
2022-23 5 3. maila RFEF

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rodolfo Bodipo

Alex Bergantiños

Mario Bermejo

Aythami

Victor Sanchez

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]