Xerofito
Jump to navigation
Jump to search
Xerofito ingurune lehorrean bizi den landarea da, lehorte luzeetan, basamortuan adibidez, irauteko gauza dena (xero: lehor; fito: landare). Batzuk euri-sasoi laburretako ura jaso eta barnean gordetzeko gauza dira, lurretik ura lortu ezin den garaian erabiltzeko, eta ur gutxi galtzen dute (kaktusak, adibidez): beste batzuek, berriz, erdi ihartuta egon ondoren, berriz ere onera etortzeko gaitasuna dute (basamortuko zuhaixka batzuek, adibidez).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xerofito ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.