Xerula melanotricha
Xerula melanotricha | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Physalacriaceae |
Generoa | Xerula |
Espeziea | Xerula melanotricha Dörfelt, 1979 |
Xerula melanotricha Physalacriaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Agaricus collariatus, Collybia longipes var. badia, Collybia badia, Xerula fraudulenta, Xerula badia, Oudemansiella fraudulenta, Oudemansiella badia, Oudemansiella melanotricha.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametroarekin, erdi-esferikotik zabalduagora edo pixka bat kanpai itxurakoa gainazal lehorrarekin, erdian zimurtua, begi bistako ile txikien bidez feltro-belusatua, arre kolorekoa.
Orriak: Zabal eta orritxoekin, biribildu-libreak, nahikoa zabalak, esnearen kolore zurikoak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zuzena, luzea, zurruna, goialdean mehetua edo loditua, oinarrian puztua sustrai luze baten mehetuaz, kapelaren kolorekoa eta kapela bezala apaindua; luzeratarako marrak ere izan dezake.
Haragia: Zuria, hutsala, zuntzezkoa hankan. Usaingabea eta zapore gozokoa, mingotsa ez.[2]
Etimologia: Oudemansiella hitza Corneille Antoine Jean Abrahan Oudemans mikologoaren omenez eman zitzaion. Badia epitetoa kapelaren eta hankaren arre koloreagatik du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oudemansiella longipes delakoaren oso antzekoa da, honek kolore argiagoa du eta haragi mikatza.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hostozabalen basoetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria, Alpeak, Austria, Eslovenia, Serbia, Espainia, Frantzia, Italia, Alemania, Polonia, Serbia, Grezia, Pirinioak, Errusia.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 337 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Xerula melanotricha: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.