Edukira joan

Xie Siyi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xie Siyi

Bizitza
JaiotzaShantou, 1996ko martxoaren 28a (30 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
BizilekuaPekin
Hezkuntza
Hizkuntzaktxinera
Jarduerak
Jarduerakjauzilaria eta igerilaria
Pisua68 kilogramo
Altuera170 zentimetro

Xie Siyi (txinera sinplifikatuz: 谢思埸, Shantou, 1996ko martxoaren 28a), tranpolin jauzilari txinatarra da. 2020ko Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina lortu zituen eta 2024ko Jokoetan berriz izan zen txapelduna. Munduko txapelketatan lau urrezko domina eskuratuak ditu.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10 metrotako plataforman hasi zen lehiatzen Chen Aisen bikote zuela, baina, 2012an izandako lesio larri baten ondorioz, tranpolin probetan lehiatzea erabaki zuen.

2015eko Munduko txapelketan, metro bateko tranpolinean, urrea irabazi zuen, eta, taldekako proban, brontzea eskuratu zuen. 2017an, 3 metroko tranpolinean, txapelduna izan zen berriz, eta, jauzi sinkronizatuan, bigarren egin zuen Cao Yuan herrikidearekin batera.[1] Hurrengo urteetan, kide bera izan zuen jauzi sinkronizatuan, eta, 2018ko Munduko Kopan eta 2019ko Munduko Txapelketan, txapeldun izan zen proba bietan.[2][3]

Tokioko Olinpiar Jokoetan ere, urrezko dominak lortu zituen bakarkako saioan[4] eta sinkronizatuan, oraingoan Wang Zongyuanekin[5]. Bakarkakoan, 85 puntutik gora egin zuen bere sei jauzietan, eta 558,75 puntu eskuratu zituen, errekor olinpiko berria ezarriz[6].

2024ko Munduko txapelketan zilarrezkoa eskuratu ondoren Parisko Olinpiar Jokoetan berriz izan zen txapeldun olinpikoa.

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Japonia Tokio 20201. postua, urrezko domina3 m tranpolina
1. postua, urrezko domina3 m sinkronizatua
Frantzia Paris 20241. postua, urrezko domina3 m tranpolina
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Errusia Kazan 20151. postua, urrezko domina1 m tranpolina
3. postua, brontzezko dominaTaldekoa
Hungaria Budapest 20171. postua, urrezko domina3 m tranpolina
2. lekua, zilarrezko domina3 m sinkronizatua
Hego Korea Gwangju 20191. postua, urrezko domina3 m tranpolina
1. postua, urrezko domina3 m sinkronizatua
Qatar Doha 20242. lekua, zilarrezko domina3 m tranpolina
Munduko Kopak
Txapelketa Domina Kategoria
Txinako Herri Errepublika Wuhan 20181. postua, urrezko domina3 m tranpolina
1. postua, urrezko domina3 m sinkronizatua

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Tears of joy as Xie Siyi lands China’s seventh world championships gold» South China Morning Post 2017-07-21 (kontsulta data: 2021-08-04).
  2. «China sweeps two more golds at FINA Diving World Cup 2018 - Xinhua | English.news.cn» www.xinhuanet.com (kontsulta data: 2021-08-04).
  3. «Xie Siyi retains 3m springboard title to make it seven in a row for China - Xinhua | English.news.cn» www.xinhuanet.com (kontsulta data: 2021-08-04).
  4. (Ingelesez) hermesauto. (2021-08-03). «Olympics: China's Xie Siyi wins diving gold in the men's 3m springboard» The Straits Times (kontsulta data: 2021-08-04).
  5. (Ingelesez) «Olympics-Diving-China wins gold in men’s 3 metre synchronised springboard» CNA (kontsulta data: 2021-08-04).
  6. (Ingelesez) «Xie Siyi nails every dive, wins gold in 3m springboard | NBC Olympics» www.nbcolympics.com (kontsulta data: 2021-08-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]