Edukira joan

Ximena Blázquez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ximena Blázquez

gobernadore

Bizitza
JaiotzaBurgosko probintzia, ezezaguna
Heriotzaezezaguna ( urte)
Jarduerak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakErrekonkista
1111 Ávila massacre (en) Itzuli

Ximena Blazquez edo Jimena Blázquez (Burgosko probintzia, XII. mendea – ?) estuasun batean zerbitzu militarra bete zuen, Avilako gobernadore lanak egin zituen. XII. mendean tropa musulmanen balizko eraso baten aurrean odola isurtzea ekidin zuen Errekonkistan.[1][2][3]

Alfontso VI.a Gaztelakoaren erregealdian, XII. mendean, Avilako tropak hiritik atera ziren Menga porturantz musulmanen aurka borrokatzera. Tranpa bat zen hiria babes gabe gera zedin eta horrela indar musulmanei setioa ahalbidetzeko. Ximenaren senarra, Fernan Lopez Trillo (hiriko alkatea), gerra indarrekin joan zen bitartean, Blazquez Avila gobernatzen geratu zen.

Musulmanek tropak hiritik ateratzeko planak funtzionatu zuela ikusi zutenean, hiria inguratzeko lehen mugimenduak egin zituzten. Tropa etsaien mugimenduaz ohartzean, Ximenak emakume, zahar eta haur guztiak batu zituen eta gizonek utzitako armak, ezkutuak eta arropak hartzeko agindu zien, sare kotekin, gudarien arropekin, metalezko kaskoekin eta kasketekin estal zitezen (emakumeen kasuan, ile luzea eta emakumeen gorputza ezkutatzeko). Horrela mozorrotutako jendea harresiko lekurik altuenetan eta ikusgarrienetan jarri zen, lastargiak piztu zituzten, oihu egin zuten eta gerra-tronpetak jo zituten armada bat simulatzeko.[4]

Arabiarren berri emaleei hiri sendo defendatua zela iruditu zitzaien eta hiria hutsik ez zegoela jakinarazi zioten Abdalla Alhazen buruzagiari. Avila gogor defendatuta zegoela iritzita, atzera egin zuten setioan saiatu barik. Ximena Blázquezek ere paper diplomatikoa izan zuen Avilako Hervenciaseko (es) pasartean.[5]

Estatua Avilako San Migel plazan

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Omenaldi gisa, Avilako San Migel plazan Ximena Blázquezen eskultura bat dago, hiriko giltzak daramatzana, Nicomedes Diaz Piquero eskultoreari enkargatu zaiona.[6]
  • Sevillako Espainia Plazan ere, Avilako probintziako bankua emakume horri eskainia dago, musulmanen setioa ekiditea lortu zuen eta hiria defentsatzea.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]