Edukira joan

Xosé Ramón Reboiras

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xosé Ramón Reboiras

Bizitza
JaiotzaQ20546204 Itzuli1950eko urtarrilaren 19a
Herrialdea Espainia
Talde etnikoagaliziarra
HeriotzaFerrol1975eko abuztuaren 12a (25 urte)
Hobiratze lekuaQ134954241 Itzuli 
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaliziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta sindikalista
Reboirasen hilobia, S. Xoán de Laíño hilerrian.

Xosé Ramón Reboiras Noia, «Moncho» (Imo, Dodro, A Coruñako probintzia; 1950eko urtarrilaren 19a - Ferrol; 1975eko abuztuaren 12a), sindikalista eta politikari galiziarra, UPGko militantea, frankismoaren aurkako borrokan gailendu zen. Itxura guztien arabera, Mikel Lejarzaren filtrazioek ahalbideratu zuten haren hilketa. Espainiako Gobernuak 2009an aitortu zuen Reboiras diktaduraren biktima izan zela. [1]

Imo herrixkan jaio zen, San Juan de Laíño parrokian, Coruñako Dodro udalerrian, bizi-baldintza hobeen bila hirira emigratu behar izan zuen familia xume baten altzoan. Vigon, Monchok batxilergoa ikasi zuen eta bere familiarena zen Noia tabernan lan egin zuen. Horrez gain, 15 urte zituenean eraikuntzan lan egiten zuen.

Apurka-apurka, kontzientzia politiko nazionalista garatu zuen, frankismoari eta Galiziaren "zapalkuntza nazional" gisa identifikatzen zuenari erantzuteko: maila ekonomiko oso txikia nekazari-eremuetan, esplotazioa, hizkuntza-gatazka... Geroago, Vigoko Industria Ingeniaritzako Fakultatean matrikulatu zen, eta kalifikazio onak lortu zituen. Han oso paper aktiboa bete zuen urte haietako ikasleen aldarrikapenetan, baita galiziar kulturaren defentsan eta nazionalisten aldarrikapenean ere. Galiziar propagandako Des... tornillo aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen. O Castro talde kulturaleko kide ere izan zen; talde horrek, garai hartako mugen barruan, galiziar aldarrikapen nazionalistei eta galiziar arazo nazionalari heltzen zien.[1]

1969an Unión do Povo Galego (UPG) erakundean sartu zen. Erakunde honen ideologia komunista eta nazionalista da, eta gaur egun BNGren barruan integratuta dago. Karrera amaituta, fakultateak beka bat eman zion Astilleros Barreras ontzioletan espezializazio lan bat egiteko, eta bertan langileen lan baldintza zailak ezagutuko zituen. Garai hartan, 1972an, «Iraileko Greba» zeritzona parte hartu zuen: Reboirasek zeregin garrantzitsua izan zuen antolatzaile eta parte-hartzaile gisa.[2]

Arrazoi horregatik beka galduta, borroka politikoan buru belarri sartu zen. Álvarez de Vigo fabrikan egiten zuen lan, eta utzi egin behar izaten zuen osasun-arrazoiengatik. Orduan, Ferrolera joan zen bizitzera, eta han Astanon eta, ondoren, Coruñan lan egin zuen. Han, Intelsako fabrika-konplexuko langile gisa aritu zen.

Garai horretan, Fronte Cultural Galega erakundean aritu zen Reboiras, UPGren izenean. Hein handi batean, erakunde horrek garai hartan izan zuen garrantzia lortzearen eta Galiziako kultura-panoraman izan zuen eginkizunaren arduraduna izan zen; izan ere, lehen aldiz, Galiziako kultura-elkarte gehienen artean koordinazio eraginkorra zegoen.

Reboiras UPGko Batzorde Zentraleko eta Batzorde Betearazleko kidea izan zen. 1973an eta 1974an Galiziako sindikatu-taldeen antolatzaileetako bat izan zen. 1974an Sindikatu Bertikalerako hauteskundeei boikota egitea sustatu zuen, eta kanpaina horrek Sindicato Obreiro Galego (SOG) abiarazteko ere balio izan zuen. Izan ere, Unión de Traballadores do Ensino de Galicia (UTEG), Intersindical Galega sortu zuten denbora gutxian, egungo Confederación Intersindical Galegaren (CIG) aurrekari urruna izan zena. Coruñako taldearen arima ere izan zen, eta, Xerme gizarte-komunikazioko organoaren inguruan, zeregin garrantzitsua izan zuen sindikalismo galiziarra sortzeko.[1]

1970. hamarkadaren hasieratik, UPGko sektore batzuk borroka armatuaren aldekoak ziren, baina alderdiak ez zuen inoiz egitura "militarrik" izan. Izan zuen "Fronte Armatu" bat hainbat lapurreta burutzeko bakarriak. Reboirasek, zentzu horretan, talde armatu txiki bat antolatzen saiatu zen, bere alderdiak «borroka modu aurreratuagoen» alde egindako apustuaren arabera.

Poliziarekin liskar bat izan ondoren, Monchok urtebete lehenago klandestinitatera pasatu behar izan zuen. Mikel Lejarzaren informazioari esker, ETAko ehunka militante atxilotu zituzten 1975eko udan, Iñaki Egaña historialariaren arabera. Berak ohartarazi zuen Galizian ETAko bi kide zeudela, Iñaki Villanueva eta Emilio Goitia, Reboirasen taldearekin batera A Coruñako Aurrezki Kutxari egindako lapurretan eta Lugoko komisarian egindako lapurretan parte hartu zutenak.[1]

1975eko abuztuaren 12ko goizaldean, polizia frankistako, Guardia Zibileko eta udaltzaingoko 200 agente baino gehiagok eraikin bat inguratu zuten Ferrolen. Barruan, inguratuta, Xosé Ramón Reboiras Reboiras Elvira Souto eta Lois Ríosekin batera zegoen. Reboiras poliziak distraitzera etxetik atera zen, teilatuak gurutzatu, eraikinen artean lasterka joan eta kalera jaitsi zen. Rua da Terran, bizkarretik tiroak jaso zituen. Zaurituta, atari batean babestu zen. Han errematatu zuten. Auzitegiko txostenak suizidioaz hitz egin zuen. Bizkarretik tiroka hil zuten. 25 urte besterik ez zituen, baina nazionalismo galiziarrarentzat funtsezkoa zen lidergo politikoa eten zuen. Itxura guztien arabera, Mikel Lejarzaren filtrazioek markatu zuten haren heriotza, eta horri esker itxi ahal izan zuen Brigada Politiko-sozialak haren gaineko hesia.[1][3]

Forentseak bere txostenean zion hiru tiro aurkitu zituela gaztearen bizkarrean. Poliziaren txostenean adierazten ziren "airerako tiroak" ez ziren airera joan eta odolustuta hil zuten, ziurrenik atarian babestu eta minutu gutxira. Buruan ez zen balarik aurkitu, eta horrek bere buruaz beste egitearen ideia ezeztatzen du.[4]

  • 2020an: Reboiras. Acción e corazón. Zuzendaria eta gidoilaria: Alberte Mera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]