Xu Mengtao
Xu Mengtao | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Anshan, 1990eko uztailaren 12a (34 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile akrobatikoa |
Pisua | 59 kilogramo |
Altuera | 165 zentimetro |
Xu Mengtao (txinera sinplifikatuz: 徐梦桃; pinyinez: Xú Mèngtáo) (Anshan, 1990eko uztailaren 12a) eski akrobatikoan lehiatzen den kirolari txinatarra da eta Neguko Olinpiar Jokoetan hiru domina lortu ditu airezko jauzietan[1].
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010eko Vancouverreko Jokoetan puntu kopuru handiena lortu zuen aurreneko jauzian baina bigarrenean erori eta azkenean seigarren postuan amaitu zuen.
2013an Munduko txapelduna izan zen[2] eta 2014ko Sotxiko Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuen[1]. 2018ko Pyenongchangeko Jokoetan bigarren postuan zegoen aurreneko jauzian baina bigarrenean erori eta ez zen finalerako sailkatu. 9. postuan gelditu zen beraz.
2022ko Pekingo Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen eta airezko jauzien proban txapelketa irabaztea lortzen zuen aurreneko emakumezko txinatarra izan zen[3]. Talde mistoaren proban hirugarren gelditu zen Txinako taldea.
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2014 | Sotxi ( Errusia) | Airezko jauziak | |
2022 | Pekin ( Txina) | Airezko jauziak | |
2022 | Pekin ( Txina) | Airezko jauziak talde mistoan | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2009 | Inawashiro ( Japonia) | Airezko jauziak | |
2011 | Deer Valley ( AEB) | Airezko jauziak | |
2013 | Voss ( Norvegia) | Airezko jauziak | |
2015 | Kreischberg ( Austria) | Airezko jauziak | |
2017 | Sierra Nevada ( Espainia) | Airezko jauziak | |
2019 | Utah ( AEB) | Airezko jauziak talde mistoan | |
2019 | Utah ( AEB) | Airezko jauziak |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «La china Xu Mengtao logra el oro en 'aerials' y su segunda medalla en Pekín» Mundo Deportivo 2022-02-14 (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Un chino y una china se llevan los oros en Voss» Mundo Deportivo 2013-03-08 (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
- ↑ «Xu Mengtao wins China's first women's aerials gold» www.insidethegames.biz 1644854054 (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1990eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Txinako akrobaziazko eskiatzaileak
- 2010eko Neguko Olinpiar Jokoetako eskiatzaile akrobatikoak
- 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetako eskiatzaile akrobatikoak
- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako eskiatzaile akrobatikoak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako eskiatzaile akrobatikoak
- 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak akrobaziazko eskian
- Liaoning probintziako pertsonak
- Txinako urrezko dominadun olinpikoak