Xulia Alonso Díaz
| Xulia Alonso Díaz | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Xulia Alonso Díaz |
| Jaiotza | A Rúa, 1961eko abenduaren 12a (64 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Santiago de Compostelako Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | galiziera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
Xulia Alonso Díaz, (A Rúa, Valdeorras, Ourense, Galizia, 1961eko abenduaren 12a) idazlea izan zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitaren eta amaren familiak Quiroga aldean (Bendollo eta Carballo) zuen jatorria, baina bera A Rúan jaio zen, aitak zerrategian lan egiten zuen lekuan.[2]
Jaioterrian Batxilergoa eta UBI ikasi ostean, 1978. urtean Santiago de Compostelako Unibertsitatean matrikulatu zen Psikologia ikasketak egiteko. Futuro imperfecto autofikzio-piezan kontatu zuenez, Santiagon ez zuen ikasketetan aurrera egin, artisau gauzak saltzen eta heroina kontsumitzen hasi zen.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1981. urteko urtarrilean hasi zen administrari laguntzaile lanean Galiziako Xuntan, eta kargu horretan jardun zuen 2008. urteko irailera arte, osasun arrazoiengatik baja hartu behar izan zuen arte.[1]
Droga-kontsumoak desintoxikazio-prozesu bat egitera bultzatu zuen 1981ean ezagutu zuen bikotearekin batera.[2] Prozesu horretan, Oteruelo de Oconen egon zen lehenik, gero Biurrunen eta, denboraldi batez, baita Belgikan ere.[2] Laurogeiko hamarkadan, heroina kontsumitzean gazte asko heriotzara bideratu zituen Galizian, bai kontsumoa bere horretan jartzeagatik, bai Giza immunoeskasiaren birusa (GIB) hartu eta hiesa garatzeagatik, garai hartan tratamendurik ez zuen gaixotasuna. Bai berak, bai bikoteak sasoi hartan (1986. urteko otsailean) bazekiten seropositiboak zirela, hau da, birusaren eramaileak zirela.
Desintoxikazio-prozesuaren ostean, Vigora joan ziren bizitzera, eta alaba bat izan zuten, Lucia. Hala ere, handik gutxira, toxoplasmosiak jota zegoela jakin zuen.[2] Protozooen infekzio sendaezina da, eta pertsona immunodeprimituei baino ez die eragiten, hau da, defentsa-sistema oso ahulduta duten pertsonei (hies gaixotasunarengatik edo prozesu medikoen ondorioz, adibidez, transplante baten ondorioz).[2]
2010. urtean Futuro imperfecto liburua kaleratu zuen, 2005. urtean Lucia alabarentzat idatzi zuena. Bertan, bere bizitza eta bere gizonarena kontatu zuen, 1992. urteko apirilaren 14an hil zen arte.Bereziki heroinarekiko adikzio prozesua, desintoxikazioa eta gaixotasuna kontatu zuen liburuan.[2]
Herri kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carla Simon zinemagilearen aholkularia izan zen Romería filmean.[3]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narratiba
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Futuro inperfecto (Galaxia argitaletxea, 2010). 2013. urtean itzuli zuten gaztelaniara.[2]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2011. urtean, Antón Losada Diéguez literatur saria jaso zuen Futuro Imperfecto lanak.
- 2011. urtean, San Clemente Artzapezpiku Saria, Futuro imperfecto lanak.
- 2012. urtean, Frei Martín Sarmiento saria jaso zuen Futuro imperfecto lanak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Xulia Alonso. (kontsulta data: 2025-09-13).
- ↑ a b c d e f g (Gaztelaniaz) Xolda.com. «Bitraga. Biblioteca de tradución galega» bibliotraducion.uvigo.es (kontsulta data: 2025-09-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Abad, Ana Fernández. (2025-04-05). «Xulia Alonso: “Quienes se infectan de VIH ahora tienen una reacción parecida a la del principio. No lo cuentan. Es un autoestigma”» El País (kontsulta data: 2025-09-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Galaxiaren webgunean fitxa.
- Xulia Alonsok Vigoko Unibertsitatean emandako hitzaldia (2013ko martxoaren 26an), non Virgina Woolfen eta Un cuarto de sí bere liburuaren aztarna aitortzen duen, heldutasunean sortzera eraman zuen txinparta bezala.