Xuxen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xuxen logo2.png Xuxen
Xuxen logo2.png
Jatorria
Sorrera-urtea1994
Azken bertsioa5.1
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
EuskarriaFoma eta Hunspell
Irakur dezakePlataforma-anitz, Microsoft Windows eta Mac OS
Euskaraz
EuskarazBai
xuxen.eus
Xuxeneko lehen edizioa (1994)
Xuxen: disketeak eta eskuliburua (1994)

Xuxen euskaraz idatzitako testuak zuzentzen dituen aplikazio informatikoa da. UPV/EHUko Ixa Taldeak sortutako aplikazio hau Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak finantzatu zuen. Gipuzkoako Foru Aldundiak, berriz XUXENen webgunea garatzeko diru-laguntza eskaini zuen. Lehen edizioa, 1994 urteko irailean merkaturatu zuten Ixa taldeak, UZEIk eta Hizkia enpresak, bi diskete eta eskuliburua zituen kutxa batean.[1][2]


Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, aplikazioa erabiltzeko deskargatu eta instalatu egin behar zen. Bi sistema eragiletarako (Microsoft Windows eta Mac OS) eta bi testu-editoretarako (MS Word eta WordPerfect) balio zuen; baina offline moduan lan egin behar zen: aurrena dokumentua prestatu, eta gero egiaztatu eta zuzendu. Gaur egun, bosgarren bertsioan dabil, Elhuyarrek merkaturatuta Ixa taldearen lizentziarekin[3], eta aplikazioa integragarria da hainbat testu-editore eta bestelako programetan (MS Office, LibreOffice, Mozillako Firefox eta Thunderbird...),[4] sarean zuzenean erabiltzeko aukera ere eskaintzen da (Xuxen-en webgunearen bitartez).[5][6][7]

Iñaki Alegria informatikariaren tesiak eta Miriam Urkia hizkuntzalariarenak Xuxen zuzentzaile ortografikoaren oinarri informatikoa eta linguistikoa ezarri zuten.[8][9][10][11] Euskara mundu digitalean erabili ahal izateko lehen urratsetako bat izan zen; 1995ean Luistxo Fernandezek idatzitako Leihoak Zabalduz txostenean azaltzen zen bezala; urte berean plazaratu zen euskaraz zebilen lehen sistema eragilea ere (Windows 95).

Geroago, Morfologia konputazionala: euskararen morfologiaren deskribapena liburua argitaratu zuten bien artean 2002an.[12]

Iñaki Alegriak 1995an defenditu zuen doktore-tesiko muinak euskararen analisi morfologiko automatikoa (Morfeus) eta Xuxen zuzentzaile ortografikoa izan ziren.[13][14] 1999an plazaratu zen bigarren bertsioa, berriro Hizkia enpresarekin. Bere datu-baseak 73.000 hitz izatera heldu zen, %10 gehiago.[15] 2010ean Mans Hulden-ek sortutako Foma tresnaren laguntzarekin zuzentzaile ortografikoaren software libreko bertsio azkar bat sortu zuten. Xuxen zuzentzailea Foma-rekin birdefinituta, Open Office edo Mozilla Firefox bezalako banaketa libreko programetan ere bere osotasunean integratu ahal izan zen. Hortik zetorren Foma-ren garrantzia.

Aplikazioaren funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi zuzenketa modu eskaintzen ditu XUXENek:

  • Zuzenketa: Testua aztertu ondoren, aplikazioak ezagutzen ez dituen hitz guztiak nabarmendu eta hitz ezezagun bakoitzaren gainean proposamen zerrenda bat erakusten duena.
  • Zuzenketa aurreratua: Hitzez hitzeko zuzenketa egiten duena. Bulegoko aplikazioetan jarraitzen den metodo bera.

Gainera, aplikazio honek hiztegi pertsonala kudeatzeko aukera ematen du erabiltzailea erregistraturik badago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Xuxen euskararako lehen zuzentzaile ortografikoa kaleratu berri dute.» Euskaldunon Egunkaria (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  2. a b Fernandez, Luistxo. (1995-12-24). «Leihoak Zabalduz. Windows95 euskaratua, hizkuntza makinen bidez lantzeko tresna berriak... Informatikaren eta euskararen arteko muga esploratu gabeetan barrena abiatu gara - Wikiteka» eu.wikisource.org (Euskaldunon Egunkaria) (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  3. Goikoetxea, Garikoitz. «Zuzenketez gain, euskara baturako era hobetsiak ere baditu Xuxenek» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  4. «Xuxen.eus - Xuxen - Bertsio nagusiak deskargatu» xuxen.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  5. EITB-EUS. «Xuxen bateragarria da jada Word 2016rekin» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  6. NAIZ. (2018-05-22). «Xuxen euskarazko zuzentzaile berritua kaleratu du Elhuyarrek» NAIZ (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  7. «"Xuxen" zuzentzaile ortografiko berritua erabiltzeko prest» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  8. Alegria Loinaz, Iñaki. (1995). Euskal morfologiaren tratamendu automatikorako tresnak. UPV/EHU- (TESIKER euskarazko tesiak).[Betiko hautsitako esteka]
  9. Urkia, Miriam. (1997). Euskal morfologiaren tratamendu informatikorantz. UPV/EHU - TESIKER euskarazko tesiak.[Betiko hautsitako esteka]
  10. Alegria Loinaz, Iñaki. (1995). «EUSKAL MORFOLOGIAREN TRATAMENDU AUTOMATIKORAKO TRESNAK.» www.educacion.gob.es (TESEO tesis doctorales) (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  11. Urkia, Miriam. (1997). «EUSKAL MORFOLOGIAREN TRATAMENDU INFORMATIKORANTZ» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  12. Alegria Loinaz, Iñaki; Urkia Gonzalez, Miriam. (2002). Morfologia konputazionala. UEU ISBN 9788484380344. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  13. Alegria I., Euskal morfologiaren tratamendu automatikorako tresnak. Informatika Fakultatea, UPV-EHU, 1995eko uztaila
  14. (Ingelesez) Alegria, I.; Artola, X.; Sarasola, K.; Urkia, M.. (1996-12-01). «Automatic morphological analysis of Basque» Literary and Linguistic Computing 11 (4): 193–203. doi:10.1093/llc/11.4.193. ISSN 0268-1145. (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  15. Petxarroman, Iñaki. (1999-07-16). «Euskarazko zuzentzailea ortografikoaren bigarren bertsioa aurkeztu dute. Xuxen II EHUko informatikako ikertaldeak egin du, UZEI eta Hizkia enpresekin lankidetzan.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
  16. Petxarroman, Iñaki. (1999-07-16). «Euskarazko zuzentzailea ortografikoaren bigarren bertsioa aurkeztu dute. Xuxen II EHUko informatikako ikertaldeak egin du, UZEI eta Hizkia enpresekin lankidetzan.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]