Xylofagou

Koordenatuak: 34°58′36″N 33°50′59″E / 34.97671679°N 33.84959071°E / 34.97671679; 33.84959071
Wikipedia, Entziklopedia askea
Xylofagou
Ξυλοφάγου
community of Cyprus Republic (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Zipre
Zipreren banaketa administratiboaLarnakako barrutia
AlkateaGeorgios Tasou (en) Itzuli
Izen ofizialaΞυλοφάγου
Jatorrizko izenaΞυλοφάγου
Posta kodea7520
Geografia
Koordenatuak34°58′36″N 33°50′59″E / 34.97671679°N 33.84959071°E / 34.97671679; 33.84959071
Map
Azalera35.8204 km²
Altuera75 m
MugakideakAvgorou (en) Itzuli, Liopetri (en) Itzuli eta Ormideia (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria6.231 (2011)
1.274 (2001)
alt_left 3.174 (%50,9) (%49,1) 3.057 alt_right
Dentsitatea173,95 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
xylophagou.com.cy

Xylofagou (grezieraz: Ξυλοφάγου) Zipreko Errepublikako herri bat da, Larnaka hiritik 28 kilometro ipar-ekialdera kokaturik dagoena, Dhekelia base subirano britainiarraren beste aldean.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xylos "zura" da eta fagos "jan". Honetatik abiatuta bi hipotesia daude Xylofagou izena azaltzeko. Lehenengoak dio kostalde arriskutsua dela eta itsasontzi ugari urperatu zirela eta ondorioz "egurrezko itsasontziak jaten dituena" esan nahiko luke[1].

Bigarren hipotesiaren arabera herriaren inguruan baso handia zegoen, baina halako batean zuhaitzen kimuak jaten zituen beldar bat agertu zen eta baso guztia suntsitu zuen[1].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kostaldean dagoen muino baten iparraldeko magalean kokaturik dago[2], Kokkinochoria izeneko eskualdean, "lur gorriko eremua"[3]. Herriaren zati handiena Larnakako barrutian kokaturik dago, baina kostaldeko eremua mugakide duen Dhekelia base subirano britainiarrari dagokio.

Xylofagouren kostaldea arrokatsua da, batez ere Dhekeliaren barnean dagoena, eta Pyla lurmuturrean veneziarrek Erdi Aroan eraikitako dorrea dago. Harkaitzen artean leize ugari aurkitzen dira hauetan estalaktitak ere aurkitzen dira. Leize hauetako batzuetara itsasotik baino ezin da sartu eta kasuren batzutan urpean dute sarrera.

Ekialdean dagoen kostaldea ordea baxuagoa da eta hareazko hondartza zabalak daude. Udan eremu turistikoa da, eguzkia hartzeaz gain arrantza eta kirol jarduerak ere burutzen baitira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremuko aurreneko biztanleak artzaiak ziren eta asentamendu jarraiturik izan ez zenez erasoen berririk ez da gaur arteraino iristi[3].

Ingurune hau Erdi Aroan populaturik egotearen froga nagusia zelatatzeko dorre bat eraiki izana da. Abraham Orteliusek 1573. urtean mapa bat argitaratu zuen Anberesen eta toki honetan Filofuo izeneko herria agertzen da. Xylofagou izenaren transkripzio okerra izan liteke[1].

Luigi Palma di Cesnola Estatu Batuetako enbaxadoreak antzinako "Tronos" hiria aurkitu nahian hainbat indusketa egin zituen Xylofagoun baina ez zuen arrakastarik izan. Erromatar garaiko gurdi arrasto batzuk baino ez ziren aurkitu.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Xylofagou dorrea: Lusignan Aroan Pyla muinoaren gainean eraikitako dorrea da, itsasertzetik 100 metrotara. oinarriak 26 metrotako diametroa du eta 6'8 metrotako altuera du[4]. Bigarren Mundu Gerran britainiarrek etsaien itsasontziak, itsaspekoak eta hegazkinak zelatatzeko erabili izan zuten[4].
  • 40 martirien leizea: 40 metrotako altuera duen labarrean kokaturik dago, itsasotik 12 metrotako altuerara. Fosildutako hainbat hezur aurkitu dira, gizakienak edo iraungitako animalienak izan daitezkeenak. Tradizioaren arabera 40 martiri ortodoxo bizi izan ziren bertan otomandarrengandik ihesi, eta leizean hobiraturik daude[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) «Xylofagou History» Xylofagou Village - Ξυλοφαγου (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  2. (Ingelesez) Bekker-Nielsen, Tønnes. (2004). The Roads of Ancient Cyprus. Museum Tusculanum Press ISBN 978-87-7289-956-5. (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  3. a b (Ingelesez) «Xylofagou Village» Cyprus Island 2018-08-16 (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  4. a b (Ingelesez) «Medieval Tower in Xylofagou» BigCyprus 2018-04-04 (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  5. (Ingelesez) Bryant, Sue. (2008-10-13). Frommer'sTM Cyprus With Your Family: From the Best Family Beaches to Mountain Villages. Wiley ISBN 978-0-470-72205-3. (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]