Edukira joan

Xylotrechus antilope

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xylotrechus antilope
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
LeinuaClytini
GeneroaXylotrechus
Espeziea Xylotrechus antilope

Xylotrechus antilope Cerambycidae familiako kakalardoa da. Europan eta Ekialde Hurbilean bizi da[1]. Euskal Herrian ere aurkitzen da[2].

Kakalardo txikia da, 7-14 mm artean neurtzen du. Gorputza beltza du eta pronotoa oso handia da proportzioan, ia esferikoa. Pronotoak lau marka hori ditu erpinetan. Elitroetan marka bereizgarriak ditu, begiak diruditen marka kurbatuak aurrealdean eta marra zuzena atzealdean. Sabelaldea marratua du, marra argiak eta beltzak tartekatuz. Ile finak estaltzen du gorputza, baita burua ere.[3]

Sexu dimorfismo nabarmena duen espeziea da. Emea arra baino handiagoa da eta elitroko zein pronotoko marka eta lerroak horiak ditu. Arraren elitroko markak zuriak dira.[3]

Baso hostoerorkorretan aurkitzen da, gehienbat hariztietan. Inoiz pagadietan eta urkidietan ere ikusten da.[3]

Bi urtetako bizi-zikloa betetzen du. Helduak maiatza eta abuztua artean ikusten dira haritz enborretan eta adarretan. Emeak arrautzak jartzen ditu enbor ustelen azalaren azpian eta handik ateratzen diren beldarrak usteltzen ari den zurez elikatzen dira. Bigarren udaberrian beldarrek pupa eratzen dute eta handik heldu berriak jaiotzen dira.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Cerambycidae (Longhorns)» titan.gbif.fr (kontsulta data: 2025-02-09).
  2. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (kontsulta data: 2023-09-09).
  3. a b c d «Xylotrechus antilope antilope» www.cerambyx.uochb.cz (kontsulta data: 2025-02-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]