Xynthia ekaitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xynthia
Datuak
Sortua2010-02-25
Uxatua2010-03-01
Haize boladarik
indartsuena
242,0 km/h
Pic du Midi de Bigorre, (Frantzia)
Presiorik baxuena968,0mb[1]
Kaltetutako lurraldeak
Portugal, Espainia, Euskal Herria, Frantzia, Belgika, Luxenburgo, Herbehereak, Alemania, Suedia, Suitza, Polonia, Erresuma Batua eta Danimarka
Kalteak
Heriotzak62[2][3]

Xynthia ekaitza[4] edo zikloia 2010eko otsailaren 25ean Ozeano Atlantikoan sortu eta hurrengo egunetan Iberiar penintsulatik lurreratuz Europako zenbait herrialde zeharkatu zuen behe presio gune indartsu bat izan zen. 160 km/h-tik gorako haize-boladek, sortutako itsaso zakarrak eta euri jasa gogorrek hamarka hildako eragin zituen.

Aurrekariak

Otsailaren 12an Siberiatik etorritako aire hotzak eragindako hotzaldi eta elurtea amaitzean, Ozeano Atlantikotik etorritako behe presio guneak eta hegoaldeko haizea nagusitu ziren. Europa iparraldean kokatutako goi presio gune indartsuak oztopatu egin zuen beheraguneen joan-etorria eta hauek ohi baino hegoalderago jo beharra izan zuten, modu horretan Iberiar penintsula mendebaldean euri eta haize bolada handiak eraginez.

Horrez gain, Azore eta Madeira artean talka egin zuten masa hotzak eta beroak, hainbat behe presio gune sortu zituzten, eta denek Kanariar uharteetara eta Andaluziara jo zuten, bertan uholdeak eraginez. Bata bestearen atzetik, ibilbide berdina jarraitu zuten Jaén, Málaga, Sevilla eta Kordobako probintzian hainbat herri urez bete zirelarik. Egoera nahasi horretan sortu zen Xynthia ekaitza otsailaren 25ean.

Ekaitzak eragindako haizeen norabidea adierazten duen animazioa.

Beheragunearen garapena

Beheragunea sortu eta ondorengo orduetan presioa pixkanaka beherantz hasi zen.

Presioa ekaitzaren erdigunean (mb-tan)
25-2 20:00 26-2 12:00 26-2 20:00 27-2 01:00 27-2 04:00 27-2 10:00 27-2 13:00 27-2 18:00
1004mb[5] 1000mb[6] 996mb[7] 990mb[8] 982mb[9] 977mb[10] 973mb[11] 968mb[12]
27-2 21:00 28-2 11:00 28-2 16:00 28-2 21:00 1-3 08:00 1-3 17:00 2-3 01:00 2-3 08:00
972mb[13] 969mb[14] 975mb[15] 977mb[16] 980mb[17] 983mb[18] 985mb[19] 987mb[20]

Ekaitzaren ondorioak

Euskal Herrian

Alertak

Donostiako Ondarreta hondartzako taberna bat ekaitzari aurre egiteko prest.

2010eko otsailaren 26an, Euskalmetek eta Espainiako Aemet erakundeek alerta gorria ezarri zuten Iberiar penintsulako iparralde osoan haize gogorragatik. Euskalmeten alerta gorria larunbateko arratsaldeko seietatik igandeko goizaldeko hirurak arte luzatzen da:

« Haizeguneetan, haizeari dagokion abisu gorria, 18tik UTC 24ra UTC. Hego-norabideko haize boladek 140 km/h-ko abiadura gainditzeko probabilitatea handia da, bereziki mendi inguruetan.

Euskalmet, Euskal meteorologia agentzia. 2010-02-26. [21]

»

Otsailaren 27an Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak autonomia erkidego osoan, aire libreko kirol ekintza guztiak bertan behera uztea erabaki zuen eta errepideetan kamioiek ez zirkulatzeko agindua eman zuen.[22][23] Renfe Operadorak aldirietako eta distantzia ertaineko tren zerbitzuak bertan behera utzi zituen arratsaldeko 18:00etatik aurrera Asturias, León, EAE, Nafarroa eta Errioxan.[24]

Météo Francek Ipar Euskal Herrirako eta Bearnorako alerta horia ezarri du ekaitza dela-eta.[25]

Haize boladarik indartsuenak
Haizea km/htan Estazioa

228,3 Km/h Urduña
186,4 Km/h[26] Gorramendi
176,4 Km/h Cerroja (Karrantza)
174,3 Km/h Oiz mendia
160,9 Km/h Garbea (Balmaseda)
158,0 Km/h Belauntza
158,0 Km/h Matxitxako
143,2 Km/h Zaldiaran
140,8 Km/h Ordunte
140,4 Km/h Ordizia
135,1 Km/h Gasteiz
132,7 Km/h Jaizkibel mendia
128,7 Km/h Bilboko portua
127,7 Km/h Zizurkil)
126,3 Km/h Zarautz
123,1 Km/h Zorrotzaurre, (Bilbo)
120,3 Km/h Bidania
120,0 Km/h Aralar
118,5 Km/h Arrasate
115,0 Km/h Galea lurmuturra
112,3 Km/h Aralar mendia
106,3 Km/h Getaria
96,3 Km/h[27] Iruñea

Eragina garraioan eta azpiegituretan

Otsailaren 27ko arratsaldean bertan behera geratu ziren Bizkaibus eta Bilbobuseko zerbitzu guztiak, eta Bilboko tranbia. Donostian ere DonostiBusek zerbitzu guztiak bertan behera utzi zituen goizaldeko 04:00 arte. Abaltzisketan garabi bat jausi zen etxebizitza eraikin baten gainean.[28]

Bizkaian 20.000 bat pertsona geratu ziren argindarrik gabe larunbatean, batez ere Zornotzan. Gipuzkoan ere beste 20.000 pertsona geratu ziren ilunpean.[29] Horrez gain, haizeak suteak piztu zituen, Beasain eta Arrasaten esaterako goi-tentsio kableek eragin zuten sutea. Bilboko Artxanda mendian ere beste sute bat piztu zen otsailaren 27ko arratsaldean. Sutea kontrolatu ezinik, suhiltzaile eta poliziek Enekuriko errepidea moztu zuten, autoentzako arriskua zela eta.

Garabi baten erorketa Abaltzisketan.

Gipuzkoan AP-1 autopistan, Soraluze eta Eibar artean, kartel bat erori zen eta 8 pertsona zauritu zituen istripuan. Auto baten gainera erori zen kartela eta atzetik zetozen beste bi autoek talka egin zuten. Zaurituetatik 2 Donostiako Ospitalera eraman zituzten larriki zauriturik zeudelako.[30]

Eragina Bilboko portuan

Ohikoa denez, haizeteak mugatu egin zuen Bilboko portuaren ohiko funtzionamendua eta portuko atoiontziek kanpora atera behar izan zuten Minerva Ellie petroliontzi greziarra, Petronor 2 kaitik. Larunbatean portu barrura sartzekoa zen Unicom enpresa errusiarraren Torgovy Bridge petroliontziak bestalde, kanpoan geratu behar izan zuen, eguraldia hobetzeko itxaroten.

Horrez gain, egun bat lehenago, Grande Roma ro-ro ontzi italiarrak babesa hartu behar izan zuen Bilboko portuan, egun bat lehenago Bizkaiko golkoan itsaso zakarrak barruan zeraman zama mugitu eta ontziaren egituran zulo bat egin ziolako. Ostiral arratsaldean, Bilboko portuaren agintaritza ro-ro ontzia kanpoaldeko A-3 kaitik Santurtzi barruko kaietara mugitzea erabaki zuen, zehazki hegoaldeko bigarren espigoira. Elisabeth Russ ro-ro ontzia Printzesa kaira eraman zuten.

Suteak

Bizkaiko suhiltzaileek ziklogenesiaren ondorioz piztutako 5 sute itzali zituzten. Suteak Artxanda-Enekuri, Muskiz, Gamiz-Fika, Galdakao eta Karrantzan izan ziren.[31]

Gipuzkoan suhiltzaileek 6 sute itzali behar izan zituzten, handiena Jaizkibel mendian. Beste suteak Azpeitia, Elgeta, Tolosa, Bergara eta Alegian izan ziren.[32]

Portugalen

Portugalgo meteorologia institutoak alerta gorria ezarri zuen Portugal iparraldeko hamar barrutietan otsailaren 27ko gaueko hamabietatik aurrera. Paredesen, herrialdearen iparraldean, zuhaitz bat erori zitzaion hamar urteko ume bati eta bertan hil zen. Horrez gain, A14 eta A2 autobideak itxi behar izan dituzte bidera jausitako zuhaitz eta elektrizitate zutoinengatik.

Espainian

Espainiar estatu eta Portugalerako alerta (2010-02-27)

Arlanzón (Burgos)en auto batean zihoazten bi pertsona hil ziren errepidean eroritako zuhaitz baten aurka autoak talka egitean. Burgosen beste pertsona bat zauritua izan zen lanak zeuden zonalde batean.[33][34]

Ponferrada, Ciudad Rodrigo, Segovia eta Ávilan ere hainbat objetuen erorketa egon ziren ekaitza zela-eta baina zauriturik sortu gabe.[34]

Frantzian

Frantzian otsailaren 27rako ezarritako alertak.

Frantziako meteorologia agentziak (Météo-France) 69 departamendu alerta laranjan eta 4 alerta gorrian (Itsas Charente, Vendée, Vienne eta Deux-Sevres) ezarri zituen.

Parisko Paris-Charles de Gaulle aireportuan Air Francen 70 hegaldi bertan behera utzi behar izan zituzten ekaitzarengatik. Trenbideetan ere arazoak izan ziren.[35]

Frantzian milaka pertsona geratu ziren argindarrik gabe otsailaren 27tik otsailaren 28rako gauean.

Argindarrik gabeko abonatuak :
Eskualdea 2010eko otsailaren 28a[36]
Poitou-Charentes eta Pays de la Loire 320.000
Auvernia, Erdialdea Limousin 375.000
Charente, Akitania eta Erdialdeko Pirinioak 57.000
Alsazia, Lorraine eta Franche-Comté 63.000
Frantziako Uhartea 37.000
Rodano-Alpeak eta Borgoina 75.000
Mantxa eta Ipar Itsasoa 31.000

Hildakoak

Xynthia ekaitzak hildakoak
Lurraldea Hildakoak
Alemania 6
Belgika 1
Espainia 3
Frantzia 51
Portugal 1
GUZTIRA 62

Argazkiak eta bideoa

Erreferentziak

  1. http://i45.tinypic.com/2r4r28i.gif
  2. (Gaztelaniaz) «Alerta en toda España por la borrasca explosiva que atravesará hoy la Península» El País (Noiz kontsultatua: 2010-02-27).
  3. (Frantsesez) «Tempête: le bilan en France porté à 40 morts» L'Express (Noiz kontsultatua: 2010-02-28).
  4. (Alemanez) (GIF) Frei Universität Berlinek jarritako izena. Frei Universität Berlin (Noiz kontsultatua: 2010-02-27).
  5. https://archive.is/20120714084741/img687.imageshack.us/img687/2388/noborrarciclon.jpg
  6. http://fotos.subefotos.com/a2c44a747893f0c2776fd26d4421813fo.jpg
  7. http://i348.photobucket.com/albums/q323/parungo/meteogalicia.jpg
  8. http://www.met.fu-berlin.de/de/wetter/maps/Analyse_20100227.gif
  9. http://fotos.subefotos.com/b85bb4df5b91ff3f4c4da9753874d69bo.gif
  10. http://i47.tinypic.com/2qmot5f.gif
  11. https://archive.is/20120711084339/img220.imageshack.us/img220/246/63752565.gif
  12. http://i47.tinypic.com/2ezsqxi.gif
  13. http://www.meteogalicia.es/datosred/satelite/ULTIMOS_30_DIAS/PRODUCTOS/Monthly/Day%2027/web_mslp_GFS00_p_21.jpg
  14. http://www.met.fu-berlin.de/de/wetter/maps/Analyse_20100228.gif
  15. http://i47.tinypic.com/330d500.jpg
  16. https://archive.is/20120718161711/img190.imageshack.us/img190/2161/isobara.gif
  17. https://archive.is/20120710103421/img502.imageshack.us/img502/2161/isobara.gif
  18. https://archive.is/20120710144506/img502.imageshack.us/img502/1953/isobarak.gif
  19. http://www.met.fu-berlin.de/de/wetter/maps/Analyse_20100302.gif
  20. https://archive.is/20120718083330/img218.imageshack.us/img218/7466/eurn.gif
  21. Euskalmeteko alerta.
  22. (Gaztelaniaz) Interior suspende el deporte al aire libre. Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2010-02-27).
  23. (Gaztelaniaz) El Gobierno prohíbe circular a camiones por el temporal de vientos. El Mundo (Noiz kontsultatua: 2010-02-27).
  24. (Gaztelaniaz) Está previsto suspender los servicios de Media Distancia en Galicia y las Cercanías de Asturias, Cantabria y País Vasco.. Renfe (Noiz kontsultatua: 2010-02-27).
  25. (Frantsesez) Prévisions météo. Météo France (Noiz kontsultatua: 2010-02-27).
  26. Meteo Navarra: Gorramendi
  27. Meteo Navarra: Iruñea, UPNA
  28. (Gaztelaniaz) «El temporal obliga a cerrar los centros comerciales y suspender el transporte público» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2010-02-27).
  29. (Gaztelaniaz) «El temporal deja sin electricidad a 20.00 abonados de Aretxabaleta, Azkoitia, Beasain, Legazpi y Urretxu» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2010-02-27).
  30. (Gaztelaniaz) «Ocho heridos al derribar el viento un cartel en la autopista AP-1 en Gipuzkoa» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2010-02-28).
  31. (Gaztelaniaz) «Los bomberos de Bizkaia han sofocado cinco incendios forestales» El Mundo (Bilbo) (Noiz kontsultatua: 2010-02-28).
  32. (Gaztelaniaz) «Sofocados seis incendios forestales en Gipuzkoa» Diario Vasco (Donostia) (Noiz kontsultatua: 2010-02-28).
  33. (Gaztelaniaz) Alerta en toda España por la borrasca explosiva que atravesará hoy la Península. El País (Noiz kontsultatua: 2010-02-27).
  34. a b (Gaztelaniaz) Amaina el temporal pero sigue la alerta en el norte de la Península. El País (Noiz kontsultatua: 2010-02-28).
  35. (Ingelesez) At least 45 dead in western Europe storms. BBC News (Noiz kontsultatua: 2010-02-28).
  36. [1]
  37. (Gaztelaniaz) ««Xynthia» se cobra su primera víctima mortal en Galicia» La Voz de Galicia (Noiz kontsultatua: 2010-02-27).
  38. (Gaztelaniaz) «El temporal de viento huracanado deja tres muertos en la Península» El País (Noiz kontsultatua: 2010-02-28).
  39. hhttp://www.lexpress.fr/actualites/1/tempete-le-bilan-en-france-porte-a-40-morts_851847.html
  40. (Frantsesez) «Une violente tempête balaye une partie du pays» France2 (Noiz kontsultatua: 2010-02-28).
  41. http://www.romandie.com/ats/news/100228172259.qi8dqtu5.asp
  42. http://lci.tf1.fr/filnews/monde/la-tempete-gagne-l-allemagne-un-automobiliste-tue-5713092.html

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xynthia ekaitza Aldatu lotura Wikidatan