Yaeyama Uharteak

Koordenatuak: 24°22′00″N 123°40′00″E / 24.3667°N 123.6667°E / 24.3667; 123.6667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Yaeyama Uharteak
Bertako izenaYaima (yae.) / Daama (yon.)
Geografia
KokapenaOzeano Barea
UhartediaSakishima Uharteak
Uharteak denera23
Uharte nagusiakIshigaki, Iriomote, Yonaguni
Azalera587.16 km2
Punturik garaienaOmoto Mendia (525.5 m)
Politika
HerrialdeaJaponia
PrefekturaOkinawa
HiriburuaIshigaki
Gizartea
Talde etnikoakYaeyamarrak (Ryukyuarrak), Japoniarrak


Yaeyama Uharteak (yaeyameraz: Yaima, yonagunieraz: Daama, okinaweraz: Yeema; japonieraz: 八重山列島 Yaeyama-rettō, baita ere 八重山諸島 Yaeyama-shotō) Okinawako Prefekturaren hego-mendebaldean dagoen uharte multzo bat da, Japoniaren mendekoa. 594,46 kilometro karratu inguruko azalera du eta ipar-ekialdean Miyako Uharteekin egiten du muga, horiek Ryukyu Uharteak uhartediaren zatia dira. Yaeyama Uharteak Japoniako uharte nagusietatik urrunen dauden uharteak dira eta herrialdearen hegoalderen dagoen puntua (Hateruma uhartea) eta mendebalderen dagoena (Yonaguni uhartea) bertan daude. Yaeyama Uharteen hiriburu politiko, kultural eta ekonomikoa Ishigaki da.

Yaeyama Uharteetan hainbat motatako espezie azpitropikalak eta landare tropikalak aurki daitezke, mangladiez gain. Uharte hauetan azukrea eta ananak ere ekoizten dira. Uharteak inguratzen dituzten koralezko uharriak bizitoki bikainak dira izurde, itsas dortoka eta arrain handiagoentzat, hala nola, manta-arrain era marrazo zurientzat. Gizakiak hara heldu arte, bale eta dugong ugari bizi ziren uhartedian. Esan beharra dago, Ryukyu Uharteetako dugong populaziorik handiena, garai batean, Yaeyama uharteetan egon zela. Aragusuku uhartean dugongak sagaratzen dituen Utaki bat dago, baina uhartean bizi ez direnak ezin dira bertara sartu, ez badute uharteko biztanleek eman dezaketen baimen berezirik. Gainera, esan ohi da baimenik gabe sartzen den kanpotar oro uhartetik indarrez kanporatua izango dela.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharte hauek Ryukyu Uharte bolkanikoen hegoaldeko zatia osatzen dute. Yaeyama Barrutiak uharte multzo honen zatirik handiena bere gain du, Ishigaki eta Senkaku Uharteak izan ezik. Azken uharte horiek Yaeyamak sarritan aldarrikatu ditu.

Biztanledun uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ishigaki Hiria
    • Ishigaki Uhartea (Ishigaki-jima)
  • Taketomi Herria (Yaeyama Barrutia)
    • Aragusuku Uhartea (Aragusuku-jima)
    • Hateruma Uhartea (Hateruma-jima)
    • Iriomote Uhartea (Iriomote-jima)
    • Kayama Uhartea (Kayama-jima)
    • Kohama Uhartea (Kohama-jima)
    • Kuroshima Uhartea (Kuroshima)
    • Sotobanari Uhartea (Sotobanari-jima) (nahiz eta berez inor ez bizi)
    • Taketomi Uhartea (Taketomi-jima)
    • Yubu Uhartea (Yubu-jima)
    • Hatoma Uhartea (Hatoma-jima)
  • Yonaguni Herria (Yaeyama Barrutia)
    • Yonaguni Uhartea (Yonaguni-jima)