Yakushima

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Yakushima
屋久島
Jhomonsugi in Yaku Island Japan 001.JPG
Geografia
OsumiIslands.png
Kokalekua Ekialdeko Txinako itsasoa
Koordenatuak 30°20′N 130°32′E / 30.333°N 130.533°E / 30.333; 130.533Koordenatuak: 30°20′N 130°32′E / 30.333°N 130.533°E / 30.333; 130.533
Uhartedia Ōsumi uharteak, Ryukyu uharteak
Azalera 504,88 km²
Punturik garaiena Miyanoura mendia 1.936 m.
Administrazioa
 Japonia
Prefetura Kagoshima
Demografia
Biztanleria 13.698 bizt.
Dentsitatea 27,12 bizt./km²
Yakushima1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Ooko Falls in Yaku Island.jpg

Ōko ur-jauzia

Mota Kulturala
Irizpideak vii, ix
Erreferentzia 662
Kokalekua JaponiaJaponia
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Izen ematea 1993 (XVII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Yakushima (屋久島?) Ekialdeko Txinako itsasoan dagoen uhartea da, Ōsumi uhartedian dagoena. Bere ezaugarri naturalak zirela eta, UNESCOk 1993an Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1993an.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jomon Arotik populatua izan da uhartea. Lehenengo aipamena VI mendeko agiri txinatar batean dago. 702ko Shoku Nihongi liburu japoniarrean ere agertzen da. Aintzinako Tana probintziaren barnean zegoen eta Satsuma leinuak agindu zuen bertan Edo Aroan.

1980an Biosfera Erreserba izendatu zuten, 1993an Ramsarko hitzarmenean sartu zen eta urte ebrean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Urtero 300.000 bisitari hartzen ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kyushu uharteko Ōsumi penintsulatik 61'3 kilometro hegoaldera dago, Kagoshima hiriburutik 135 kilometrotara. Nahiko zirkularra da, 28 kilometroko diametroa eta 89 kilometrotako zirkunferentzia dauka. Uharteko mendirik altuenak Miyanouradake (宮之浦岳, 1.935m) eta Nagatadake (永田岳, 1.886m), dena den beste 30 mendi baditu 1000 metrotik gorakoak. Ur-termal ugari daude uhartean.

Uhartea granitozkoa da eta beraz ez dauka sumendi aktiborik.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Yakushima)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 25.3 26.1 29.6 29.8 31.9 34.8 35.2 35.4 34.7 31.0 30.7 25.7 35.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14.4 15.2 17.5 21.1 24.3 26.8 30.4 30.6 28.7 24.9 20.9 16.6 22.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 11.6 12.1 14.3 17.7 20.8 23.6 26.9 27.2 25.5 21.9 17.9 13.6 19.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 1.1 0.7 1.5 4.5 9.3 13.7 18.3 19.6 15.2 9.1 5.6 2.2 0.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.7 9.1 11.1 14.2 17.3 20.7 23.7 24.2 22.6 19.0 14.9 10.6 16.3
Euria (mm) 272.9 286.7 428.1 421.7 441.0 773.6 311.9 269.0 406.1 299.6 303.9 262.7 4477.2
Euri egunak (≥ 0.5 mm) 17.4 15.1 17.9 14.2 14.1 18.0 12.1 14.7 14.5 12.5 13.1 15.0 178.6
Eguzki orduak 73.7 79.1 107.0 137.9 151.8 115.8 220.8 201.3 145.0 119.9 96.0 84.2 1532.5
Hezetasuna (%) 68 68 71 72 76 83 82 81 79 73 70 68 891
Iturria (1): www.data.jma.go.jp[1]
Iturria (2): www.data.jma.go.jp[2] (errekorrak)

Fauna eta flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteko animalia handi bakarrak makako azpigorria (Yakushima macaque), espezie endemikoa, eta orainak dira. Japoniako erbinudea eta tanukia ere badaude. Itsasoan izurdeak, dordokak eta koral arrezifeak agertzen dira.

Baina Yakushima bere florarengatik da ezaguna. Basogintza jarduera oso handia izan zuen baina 1960tik aurrera basoaren kontserbazioari ekin zioten. Baso sekundarioa nagusi den arren oihan primarioaren zantzu batzuk mantentzen dira, Cryptomeria japonica edo japoniako zedroa kasu. Jomon Sugi (縄文杉) zuhaitza oso berezia da eta 2.300 urte dituela uste da. 50 lore endemikotik gora ere badaude, batez ere errododendroak eta goroldio arraro batzuk.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yakushima Aldatu lotura Wikidatan