Yama-dera

Koordenatuak: 38°18′45″N 140°26′15″E / 38.31256°N 140.43739°E / 38.31256; 140.43739
Wikipedia, Entziklopedia askea
Yama-dera
立石寺
山寺
Shiji Kairō
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Yamagata
Core city of Japan Yamagata
Ur-masaQ11598236 Itzuli
Koordenatuak38°18′45″N 140°26′15″E / 38.31256°N 140.43739°E / 38.31256; 140.43739
Map
Historia eta erabilera
Irekiera860
ErlijioaTendai (en) Itzuli
IzenaBhaiṣajyaguru Buddha (en) Itzuli
Ondarea
Webgune ofiziala

Yama-dera (japonieraz: 山寺?) Japoniako iparraldeko Tohoku eskualdeko Yamagata hiriaren ondoan dagoen tenplu budista bat da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenak "mendiko tenplua" esan nahi du, izan ere Yamagatatik ipar-ekialdea trenez 20 minutuko bidaia egin ondoren aurkitzen den Hōshū-yama muinoan baitago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

860 urtean Ennin monje budistak Risshaku-ji (立石寺) tenplua sortu zuen Txinatik bueltan etorri zenean. 1356an eraikin nagusia den Konpon-chūdō eraiki zuen Shiba Kaneyori daymioak, Yamagatako gazteluko jauntxoak.

XVI mendean inguruko leinuen artean izan ziren borroketan tenplua suntsitua izan zen eta 1543an Enkai monjeak berreraiki egin zuen. Edo Aroan tenplu garrantzitsua izan zen.

1689an Matsuo Bashō poetak Yama-dera tenpluari buruzko haiku famatua egin zuen:

Ah, isiltasun hau
harkaitzen hondora
txitarraren ahotsa

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konpon-chūdō eraikin nagusia benetan bitxia da, Japonian ez baita ohikoa pago egurrez eraikitzea, eta mendiko haitz baten gainean jasotzea ere berezia da. Mila maila dituen eskilara batek eramaten du tenplura eta bertatik dagoen ikuspegia itzela da. Yakushi Nyorai-ren egurrezko irudia dago barnean.

Yamaderako Bashoren Omenezko museoa 1989an ireki zen haranaren beste aldean eta Matsuo Bashō haiku poetaren bizitza ezagutaraztea du helburu.

1996an Ingurumen ministerioak Yamaderako txitxarrak Japoniako 100 soinu paisaien zerrendan sartu zuen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]